"www.gipuzkoabizikletaz.net" izeneko web-aren eta
bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren
eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak bere buruari aitortzen
dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean
dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak
eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du bermatzen,
alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan
ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar
bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren
neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela
behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera,
erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak
edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen
inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du
inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan
jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak
diren egintza guztietan izan ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du bere gain
hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren
konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita
ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioaren jabego intelektual
eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek,
aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko
bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara.
|