Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Bizikleta


Bizikleta eta mugikortasun iraunkorra (2/4)

Baina... noiz hasi zen mugikortasun iraunkorra delako hori?

Hirurogeiko urteetan izan zen. Orduan hasi ziren garraioaren eredua eta bide-azpiegituren gehitzea zalantzan jartzen zuten lehenengo kritikak ozenki entzuten. Petrolioaren krisiak alarma handitu zuen eta zalantza sortu zuen natur ingurunearen karga-ahalmenari buruz. Ba ote du mugarik gure planetan dugun garatzeko erak?

Garapenaren mendebaldeko eredua ingurumenaren gaineko eragin nabarmenak sortzearen erantzulea zela “ofizialki” onartu zen Nazio Batuek Giza Ingurumenari buruz egindako goi-bileran, Stockholmen, 1972. urtean. Geroago, 1992an, Lurraren Goi-bilera egin zen Rio de Janeiron, eta bertan ekin zitzaien Lurraren berotze orokorrari buruzko lehenengo nazioarteko elkarrizketei. Horien emaitza, Kyotoko akordioak izan ziren, 1997an. Rio de Janeiroko Goi-bileran egiaztatu zen Lurraren berotze horretan zerikusia zuten alderdi garrantzitsuenetako bat berotegi-efektua sortzen duten gasak igortzea zela eta, gas horiek, gehienetan, motordun ibilgailuen errekuntzaren ondorio zirela.

“Garapen iraunkorra” kontzeptua 1987. urtean erabili zen lehenengo aldiz, Brundtland Txostenean. Bertan, garapen iraunkorra era honetan definitu zen: gizakiek, beren etorkizuna zalantzan jarri gabe, planetan existitzea luzatu ahal izateko jarraitu beharreko garapen mota da. Garapenaren eredu berriak barnean hartzen ditu giza jardueraren alor guztiak, baita garraioa ere, jakina.

Garraioa da, hain zuzen ere, ingurumenean eragin negatiboena sortzen duten alderdietako bat. Bizikleta hiriko zirkulazioko trafikoan integraturik
Alde batetik, baliabide energetiko ugari kontsumitzen ditu eta, bestaldetik, materia kutsakorrak sortzen ditu, atmosferara igortzen direnak eta, gure osasuna kaltetzeaz gain, berotegi-efektua sortzen dutenak.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar garraioa ezinbesteko elementua dugula ekonomia eta gizarte esparruetako jardueretarako; eta garrantzi hori kontuan izanda, formula berriak bilatu behar dira, garraioa iraunkorrago bihur dadin.

Gaur egungo joera lurralde-espazioak era trinkoan diseinatzea da; espazio horietan, automobila –hasiera batean, pertsonen lekualdaketetan baliozko garraio bakarra izateko sortua– baztertu egiten da eta beste bitarteko batzuk bultzatzen dira, hala nola bizikleta, oinez ibiltzea edo garraio publikoa, hain zuzen ere ez dutelako hainbeste kutsatzen, ekonomiaren ikuspegitik merkeagoak direlako eta pertsona guztientzat eskuragarriagoak direlako.

<< 1 2 3 4 >>
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net