Zein
da gure aukera?
1.
Informazioaren, heziketaren eta parte
hartzearen aldeko aukera, mugikortasun
iraunkorraren ereduak lortzearren.
•
Ezinbestekoa da informazioa eta heziketarako
estrategiak finkatzea, egun dauden
mugikortasun-joerak aldatzeko.
•
Saihestu egin behar dira mugikortasunaren
hautabidezko ereduen aurrean (bizikleta,
oinez ibiltzea, garraio publikoa,
eta abar) sortzen diren aurreiritziak.
•
Beharrezkoa da langileen mugikortasuna
beste era batez kudeatzea: enpresetan
taldeko garraioa sustatzea, autoak
partekatzea…
•
Gizarte osoan balioak aldatzearen
alde saiatzen ez baldin bagara, eredu
iraunkorragoa lortzeko trantsizioa
askoz ere kostu handiagokoa izango
da orokorrean.
2.
Ingurumenaren aldeko aukera.
 |
| Argazkia:
ChayaLife |
•
Argi izan behar dugu zeintzuk diren
planetaren muga ekologikoak, eta onartu
behar dugu garraio kopuru jakin batetik
gora ekosistema ekologikoa narriadura-fase
batean sartzen dela, eta lehengoratzeko
ahalmenik gabe geratzen dela.
•
Lortu egin behar dugu ingurumen-kostuak
murriztea, autoa funtsezko elementu
duen mugikortasunaren eredu zaharraren
ondorioz sortuak baitira.
•
Gauza ugari hobetu behar ditugu, hala
nola: lurzoruaren kontsumo irrazionala,
airearen kutsadura, planetaren berotze
orokorra, bioaniztasunaren galerak,
akuiferoen kutsadura, soinu-kutsadura,
gehiegizko energia gastatzea, eta
abar.
3.
Mugikortasun
iraunkorra sustatzen duen lurralde-antolaketaren
eta hirigintza-plangintzaren aldeko
aukera.
•
Lurraldea antolatzen eta planifikatzen
denean, oso kontuan hartzekoa da nola
erantzungo zaion garraioaren beharrari.
•
Hiritartze trinkoak pertsonen automobil-mendetasuna
murrizten du, bizitokiak, lantokiak
eta aisialdirako tokiak hurbiltzen
dituelako.
•
Industrialdeak eta lan-eremu handiak
diseinatzeko orduan, garrantzitsua
da mugikortasunaren plangintzak ezartzea,
trafikoa murriztu eta garraio publikoaren
lotura onak ziurtatzearren.
•
Udaleko eta udalaz gaindiko mugikortasun-planak
zehaztu behar dira, iraunkortasun-
eta irisgarritasun-irizpideak dituzten
pertsonen eta merkantzien garraio-sareak
ezartzeko.
•
Beste ekintza batzuk hauek izan daitezke:
hirietako erdialdeak oinezkoentzat
berreskuratzea, trafikoa baretzea,
hirien kanpoaldean aparkalekuak egitea
eta, aldi berean, hirigunerako sarbideak
hobetzea, eta abar.
|
|