Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Bizikleta


Bizikleta eta mugikortasun iraunkorra (4/4)

4. Herritarrentzat gune erosoak dituzten hiri osasuntsuen aldeko aukera.

Bizikleta hiri gunean Oinezkoentzako eta ziklistentzako segurtasuna hobetu behar da.
Gune publikoetako ingurumen-kalitatea hobetu behar da, eta herritar guztientzat irisgarriak diren elkarguneak sortu behar dira.
Garrantzitsua da zarata murrizteko planak sortzea. Udaleko zarata-mapak egin behar dira, eta garraioak sortzen dituen zaratak kontrolatu; era berean, minimizatzeko neurriak ezarri behar dira.
Komenigarria da igorpen kutsakorren kontrola hobetzea eta hain kutsakorrak ez diren erregai ekologikoen erabilera sustatzea.

5. Autoa era arrazional erabiltzearen, bizikletaren eta garraio publikoaren aldeko aukera.

Hiri txirrindularia bizikleta bide batean ibiltzen Autoa era arrazionalean erabiltzea sustatu eta alderdi horretan hezi behar dugu, eta garraioaren hautabide errealak eskaini.
Garrantzitsua da bizikleta hiriko ibilgailu gisa erabiltzea sustatzea, eta ez soilik aisialdirako eta jolaseko elementu gisa. Horretarako, bizikletaren osoko politika bat egin behar da eta, azpiegiturak sortzeaz gain, herritarrak sentikortu behar dira bitarteko hori erabiltzeak dakartzan onurei buruz.
Udalerria edo lurraldea garraio-zerbitzu publikoa ezin hobeaz hornitu behar dira, autoaren hautabidea izan dadin, eta garraio motak elkartzeko aukera egon dadin.


<< 1 2 3 4
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net