Mugikortasun kontzeptuaren
barruan pertsonek eta ondasunek
hainbat premia betetzeko (lana,
aisialdia, ikasketak, kudeaketak…)
egiten dituzten lekualdaketa
guztiak sar daitezke.
Mugikortasuna iraunkorra izan
dadin, goian aipatutako lekualdatze
horiek bereziki garraio publikoa
eta bizikleta erabiliz eta oinez
ibiliz burutu behar ditugu,
auto pribatua hainbestetan erabili
beharrean.
Mugikortasun iraunkorra, nolabait,
leku batean bizi direnak, oinezkoak,
ziklistak, garraio publikoko
bidaiariak eta gainerako gidariak
benetan errespetatzen dituen
lekualdatzeko eta bidaiatzeko
era bat dela esan daiteke. Mugikortasun
iraunkorraren bidez kostu energetikoa
murriztu egiten da, bai garraio
mota aukeratzeko orduan, bai
egiten diren bidaiak eta distantziak
murrizteko orduan.
Errespetuzko mugikortasun hori
gauzatu ahal izateko, beharrezkoa
da lekualdatzeko modu iraunkorrenei
lehentasuna ematea gehien kutsatzen
duten eta kostu energetiko handiagoa
duten moduen gainetik. Era berean,
beharrezkoa da hiriak behar
bezala planifikatzea, lehenik
eta behin oinezkoek eta ziklistek,
eta baita taldeko garraioko
bidaiariek ere, beren mugimenduetan
erosotasuna eta ziurtasuna izan
ditzaten.
Mugikortasun iraunkorra lortzea
erronka bat da, eta herritar
guztiek prest egon behar dute
erronkari aurre egiteko. |
 |
|
|