Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Bizikleta


Garraiobide bat (2/2)

Bizikleta osoko ikuspegitik ikusita, argi geratzen dira bitarteko hori erabiltzeak dakartzan onurak. Horregatik, Europako hiri askotan, hala nola Dublín, Ferrara, Estrasburgo, Graz edo Groninga onartu egin dute jadanik automobilaren erabilera murriztea komenigarria eta bideragarria dela, eta iraunkorragoak diren beste garraiobide batzuen erabilera sustatu dute, erabaki horrek hiri horien hazkunde ekonomiko edo sozialean eraginik sortu gabe.

Bizikletaren erabilpena Dublinen
Horrez gain, Europako Ziklisten Federazioa (ECF), Europako Batasunarekin lankidetzan, Europan zeharreko ibilbide-sare bat antolatzen ari da. Hamabi ibilbidek osaturik dago eta "EURO VELO” izena du.

Beraz, bizikleta gure hirien barruko eta inguruko mugikortasuna kudeatzeko orduan garrantzi handia izango duen garraiobidea da. Argi dago zeintzuk diren bizikletaren onurak:

Ekonomikoak: familiek auto bat erosteko eta mantentzeko erabiltzen duten diru-kopurua jaisten da; auto-ilaretan alferrik galtzen diren lanorduak murrizten dira; osasunaren alorrerako esleitutako kostuak murrizten dira, ariketa fisikoa maiztasunez egiteagatik, eta abar. Herbeheretan burutu den kalkulu zorrotz baten emaitza argia da: bizikleta erabiltzearen ondorioz, urteko 2.100 milioi aurreztea lortuko da. Horrez gain, hirietako erdiguneetako merkataritza berpiztu egingo da.

Langileen artean lantokira joateko garraiobide hori erabiltzea sustatzen duten enpresek kostuak aurrezten dituzte, eta lanera bizikletaz joatea erabakitzen duten langileek osasun hobea dute. Era horretan, laneko bajak ere murriztu egiten dira.

Politikoak: gure energi mendekotasuna txikiagoa izango da eta berriztagarriak ez diren baliabideak aurreztuko ditugu.

Sozialak: mugikortasunaren demokratizazioa handitu egingo da: gazteek, adineko pertsonek eta autorik erosi ezin duten herritarrek autonomia eta zerbitzu guztietara iristeko erraztasun handiagoak egongo dira. Gizartearen sozializazioa ere erraztuko da, automobilek lehen erabilitako plaza eta kaleak berreskuratuko direlako eta bizikidetza eta trukatze soziala sustatuko direlako.

Ekologikoak: Bizikletaren erabilera onura ekologikoa da, erabilera horrek auto pribatuarena ordezkatzen baitu eta, horrela, ingurumenean arazo gutxiago sortzen baitira.


<< 1 2
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net