Nolanahi
ere, beste aurreiritzi batzuk badaude,
eta beharrezkoa da horiek gainditzea,
bizikletak garraiobide gisa dituen
aukerez konbentzitzeko:
Klima.
Gehiegizko euri, hotz eta haizea?
Fenomeno meteorologikoak muturrekoak
direnean, bizikletaren erabilera
murriztu egiten da; baina, murrizte
hori handiagoa edo txikiagoa
izatea kultur alderdien eta
garraiobide horrek mugikortasun-ereduan
duen sendotasunaren baitan dago.
Hotza, euria eta haizea gogorragoak
dira beste herrialde batzuetan
Gipuzkoan baino, eta bizikleta
urte osoan erabiltzen dute bertan.
Gipuzkoan, aldiz, klima aski
leuna da eta bizikleta lau urtaroetan
erabil daiteke. Adibidez Oulu-n,
Finlandiako iparraldean kokaturik
dagoen eta 127.000 biztanle
dituen hirian, bizikletaz egiten
diren lekualdaketak % 10 dira
neguan, eta udaran proportzio
hori % 30era igotzen da. Kopuru
horiek ia hamar aldiz handiagoak
dira hiri horretan, Donostian
baino. Eguraldi txarrari aurre
egiteko bakoitzak behar bezalako
babesa izanda eta, aldi berean,
eguraldi txarra dagoenean bizikletaz
ibiltzeko azpiegitura egokia
egonda, baldintzatzaile horren
garrantzia era nabarmenean murriztu
daiteke. |
Topografia.
Aldapa gehiegi?
Aldapek eragin nabarmena sortzen
dute bizikleta egunero erabiltzea
hain zabalduta ez egoteko orduan,
eta Gipuzkoa lurralde menditsua
da. Hala eta guztiz ere, biztanle
gehienak lauagoak diren bailaretako
hondoetan edo kostaldean bizi
dira; Donostiako biztanleriaren
erdia, esate baterako, guztiz
lauak diren zonetan bizi dira.
Gauza bera gertatzen da oso
menditsuak diren beste herrialde
batzuetan eta, horietan, bizikletak
garrantzi handia hartu du mugikortasunari
dagokionez. Horrela bada, Suitzan,
hainbat hiritan, bizikleta proportzio
handitan erabiltzen da, besteak
beste Basilean (lekualdaketa
guztien % 23) edo Bernan (%
15), kale askotan % 7ko aldapak
egon arren. Bestalde, kontuan
hartu behar dugu bizikletaren
bilakaera teknologikoak aldapen
arazo fisikoak murriztu dituela
eta, horrez gain, bizikletari
begira egindako plangintzak
eragozpen topografikoak leundu
ditzakeela ibilbide egokiak
trazatu eta bizikleta garraio
publiko arruntarekin (autobusak)
edo bertikalarekin (igogailuak,
eskailera mekanikoak) lotuz
gero. |
Distantziak
eta lekuz aldatzeko azkartasuna.
Hain urrun dago dena?
Egia da azken hamarkadetan,
Euskal Herrian, espazioaren
alorrean, sakabanatzeko eta
metropolizatzeko joera sendotu
dela; hau da, lantokiak, ikastetxeak,
merkataritza- eta aisialdi-guneak
udal barrutiaz haraindi kokatzen
direla eta, horren ondorioz,
bertara joateko egunero egin
behar diren distantziak era
nabarmenean handitu direla.
Hala ere, oraindik esan dezakegu
eguneroko bizimodua bizikletaren
eragin-eremuaren barruan burutzen
dela Gipuzkoan –7 edo
8 kilometro eta ordu erdiko
bidaia–. Bestalde, bizikletentzako
ibilbide-sareak egiteak, bizikleta
talde-garraioari lotzearekin
batera, ziklismoaren eragin-eremua
zabaltzea ahalbidetzen du, 5
km-tik beherako atetik aterako
lekualdaketetan automobil pribatuan
baino denbora laburragoa behar
izaten baita distantzia horiek
egiteko. |
|
|