Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Bizikleta


Bizikleta gipuzkoan (3/6)
SarreraAurreiritzi baztergarriak • Erakunde publikoen ekintzak
Gipuzkoako Foru Aldundia • DonostiaTolosaZarautz

Azken urteotan Gipuzkoan ekimen interesgarriak gauzatu dira foru, eskualde eta udal mailan bizikleta sustatzeko, eta ekimen horien artean dago bizikleta bide berriak egitea.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Ingurumen Zuzendaritza bizikletaren erabilera bultzatzen ari da 2002az geroztik, eskualde mailako ohiko joan-etorrietan ordezko garraio gisa erabil dadin.

Gauzatzen ari diren jardueren artean dago bizikleta bide berriak egitea, guztira 355 km-ko sarea osatzea aurreikusita dagoelarik. Gipuzkoa osoa hartzen duten oinarrizko 6 ibilbidez osatutako sare horren helburua da hiriko eta hiri inguruetako txirrindulariari, batik bat, zerbitzu ematea herri inguruetako eremuetan. Bide luzeagoetan, bizikleta aisiarako erabiltzen dutenen beharrei erantzun nahi die eta, era berean, errepide tarte arriskutsuetan kirol txirrindularitzaren hautabide bihurtu nahi du. Egiten dituzten joan-etorri edo ibilbide moten arabera sei txirrindulari kategoria bereiz daitezke.

bizikleta bideen sarearen mapa argigarria

Eskualde edo udal mailako sareak ibilbide orokor horiekin lotzen dira eta osatu egiten dituzte, herrigune edo auzo ezberdinetatik hirietarako sarbidea ahalbidetuz.

Aurreikusitako sare horretatik, gaur egun, 75 km prestatuta daude, hau da, %22 gutxi gorabehera.

Jarduerak:
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana idaztea.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldeko Alorreko Planaren Aurrerapena idaztea.

Bizikleta bideen zatiak egitea.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Arau Proiektua bideratzea.

Bizikleta Bideak diseinatu eta egiteko gomendioen gida argitaratzea.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen Behatokia abian jartzea.

Gipuzkoako Bidegorriak ikurra sortzea.

Mugikortasunari eta Garraio Iraunkorrari buruzko unitate didaktikoa argitaratzea.


<< 1 2 3 4 5 6 >>
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net