Gipuzkoako Foru Aldundia • Donostia
• Tolosa
• Zarautz
Gaur egun, Donostiako bizikleta-bideen
sare aitzindariari Tolosa edo Zarautz
udalerrietako sareak gehitu zaizkio.
DONOSTIA
Aspaldi honetan, Donostian apustu
indartsu bat egin da bizikleta hirian
lekualdatzeko hautabidezko bitartekoa
izan dadin. 2000. urtean, “Hiri
Mugikortasunean Bizikleta bultzatzeko
Plana” aurkeztu zen. Hiriko
mugikortasun berriari buruzko
ikuspegi horrek era nabarmenean hobetu
du Donostiako alderdi erakargarrietara
joateko irisgarritasuna. Hiriko ardatz
nagusietako batzuk oinezkoentzakoak
bakarrik izan daitezen lan egin da,
eta pixkanaka hiriko auzo gehiago
lotzen dituen bizikletentzako azpiegitura
funtzional batez hornitu da Donostia.
Hirian bidegorri edo bizikleta-erreien
21,5 km eraiki dira jadanik, baina
sarea ez da garatu hiriko goialdean
dauden auzoetan. Hala ere, azken proiektuetan
ildo hori garatu nahi da.
Nolanahi
ere, bizikletaren erabilera zabaldu
egin da azken urteotan, eta egun 9.000
dira bizikleta egunero erabiltzen
duten pertsonak. Horregatik, ezin
da esan hiriko ziklismoa Donostian
¿hastapenetanî dagoenik, bizikletaren
erabilerak maila handia lortzeaz gain,
handitzen jarraitzen baitu.
Halaxe da. 1998tik 2003ra arte, bizikletaz
egunero egindako lekualdaketak 2,2
aldiz biderkatu dira. Horrek esan
nahi du urtero, gutxi gorabehera,
3.283.280 bidaia egiten direla bizikletaz
eta, beste garraio batzuekin batera,
erabileraren portzentajea % 3 ingurukoa
dela. Kopuru horiek ikusita, esan
genezake Donostia, Estatu espainiar
osoan, bizikletaz egindako bidaien
portzentaje handiena duen hiria dela.
Bestalde, hautabidezko garraio-sarea
proposatzean, ez da soilik kontuan
hartu hiria kalitatezko azpiegiturez
hornitzea, mugikortasun mota hori
sustatzeko eta berari buruzko informazioa
emateko ekintzak ere garatu baitira
herritarrei zuzenduta, eta hainbat
ziklismo-elkarterekin –KALAPIE,
esaterako– jarduera jakin batzuk
adostu dira.
Burutu diren
ekintzak:
•
Oinezko eta ibilgailuei buruzko
udal ordenantza bat proposatzea.
•
Bizikletaren Behatokia sortzea.
•
Bizikleta hiri-garraioen barruan
sartzea.
•
Bizikleta-aparkalekuak instalatzea.
•
Irisgarritasun Plana idaztea.
•
Bus-erreiak ezartzea Galtzara
Nagusian eta Erregina Erregentearen
kalean.
•
“Eskolako bidea”
kanpaina: mugikortasunaren gaineko
bide-hezkuntza, ikastetxeetako
ikasleei zuzenduta.
•
Trafikoa baretzea.
•
Hainbat kale oinezkoentzako
kale bihurtzea (San Frantzisko,
Errotatxo, eta abar). |
|
|