Gipuzkoako Foru Aldundia • Donostia•
Tolosa
• Zarautz
ZARAUTZ
Zarautzen
ere tradizio handia dago bizikleta
hiriko garraio gisa erabiltzeari dagokionez.
Udalerri horretan ere Mugikortasun
Iraunkorraren Plan bat eta Mugikortasun
Batzorde bat dituzte. Batzorde horren
bitartez, hainbat ordenantza finkatu
dituzte alor horretan, ziklisten segurtasuna
alde batetik, eta automobilen trafikoa
eta aparkalekuen kudeaketa, bestetik,
hobetzeko asmotan.
Zarautzen, Tolosan bezala, ikastetxeetara
bizikletaz joatea errazteko ekimena
lagungarria izan da bizikletaren erabilera
normalizatzeko eta bizikleta-bide
gehiago egiteko orduan, eta baita
udalerrian bizikletaren aldeko ekimen
gehiago sortzeko orduan ere.
Burutu diren
ekintzak:
•
Zarauzko Itsas Pasealekuan eta
sarbideetan ibilgailu motordunen
edo motorrik gabeen trafikoa
arautzeko bandoa.
•
Irisgarritasun Plana idaztea.
•
Udal bandoa, oinezkoentzat eta
bizikletentzat.
•
Udal bizikleta-bideak eraikitzea. |
|
|