4.
Eskulekua ere oso garrantzitsua da pedalei
eragiteko orduan. Hobe da eskulekua zuzena
izatea, bizkarrezurraren posizioa erosoa
izan dadin eta neka ez dadin. Eskulekuaren
garaiera egokia 2 eta 10 cm bitartekoa
da jarlekuaren gainetik.
Lasterketa-bizikletak edo mendiko bizikletak
direnean, bizkarrezurra ez dago tente.
Lasterketa-bizikletetan, eskulekuak hainbat
posizio ditu, eta behekoena aerodinamikoena
da. Mendiko bizikletako eskulekuan elementu
osagarriak jarriz gero, posizioa aldatu
ahal izango dugu pedalei eragitean.
5.
Gehiegikeriak ez egitea funtsezkoa da
bizikletan
errendimendu ona izateko. Gehiegizko
esfortzua egitearen ondorioz lesioak gerta
daitezke orkatiletan, belaunetan edo bizkarrean.
6. Kirola
maiztasunez egiten ez dutenentzat, hasiera
batean onena da astean hiru aldiz 10 edo
15 minutuz pedalei eragitea neurrizko
eta etengabeko abiaduraz, eta horrekin
batera beste jarduera bat egitea, ibiltzea
edo igeri egitea, esaterako.
7.
Soina beti jantzita eraman behar dugu,
horrela ez dugu hotzeririk harrapatuko
izerdiak eta brisak elkar ukitzen dutenean.
Odol-garaztapena hobetuko dugu, bizikletaz
ibiltzean jantzi egokiak erabiltzen baditugu.
8.
Ura edatea garrantzitsua da ez deshidratatzeko,
eta behar bezala elikatzea
ere garrantzitsua da.
9.
Haurrak baldin badaude, oso kontuan hartzekoa
da kaskoa erabiltzea.
|