Bizikletaz
ibiltzeak onura ugari sortzen ditu.
Egunero bakarrik 10 minutuz pedalei
eragiteak muskulatura eta giltzadurak
sendotzen ditu eta zirkulazio-sistema
bizkortzen du.
Bizikletan astean lau orduz ibiltzea
nahiko erraz lor daitekeen batezbestekoa
da, egunero egiten ditugun ibilbide
labur ugarietan erabiliz gero; eta
hori nahikoa da era askotako gaixotasunak
izateko arriskua era nabarmenean murrizteko.
Bizikletaz
era neurritsuan eta erregulartasunez
ibiltzeak
onura fisiko eta psikologikoak ekartzen
dizkigu:
•
Immunologia-sistema indartzen
du.
•
Odol-presio altuak prebenitzen
ditu.
•
Bihotza, muskuluak, hezurrak
eta tendoiak sendotzen ditu.
•
Odoleko azukrearen oreka hobetzen
du.
•
Kolesterol kaltegarriaren xurgatzea
orekatzen du.
•
Hezur ahulak, bihotz-hodietako
gaixotasunak, minbizia eta diabetesa
izateko arriskua murrizten du.
•
Estresa, barne-herstura edo
antsietatea, tentsioak eta depresio
arinak murrizten ditu.
•
Digestio-prozesuak errazten
ditu.
•
Organismoan dugun gehiegizko
koipea erretzen du. |
Erresuma Batuan egindako ikerketen
arabera, bizikleta maiztasunez erabiltzen
duten pertsonak urte gehiagotan bizi
dira, eta osasun-egoera hobean gainera,
bizikleta erabiltzen ez dutenak baino.
Ziklisten Federazio Daniarrak antzeko
datuak eskaini ditu, ikerketa medikoetatik
ondorioztatuak, eta aditzera eman
du Danimarkan, batez beste 3 km ibiltzeko
bizikleta egunero erabiltzen duten
5 milioi daniarrek 40.000 urte gehitzen
dizkietela beren bizitzei.
Enpresaren esparruan, asko dira bizikletaren
erabilera langileen artean sustatzeko
ekimenarekin bat egin duten enpresak,
horrek ekartzen dizkien onurak ikusita.
Bitarteko hori erabiltzen duten langileen
artean, lanera ez agertzea eta baja
medikoak % 20raino murriztu dira.
|
|