Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Modalitateak


BTT edo Mendiko bizikleta (2/4)

Marrazkia
marrazkia eskultura helburua
Marrazki sakona Tako handiak Lur askea, harriak, harea, lohia
Marrazki sakonera ertainekoa Tako ertainak Lur gogorra, hartxintxarrak dituena
Erdislick-ak Lauak erdian eta takoak alboan Lur gogorra, hartxintxar gutxi duena
Marrazkia zenbat eta sakonagoa izan, orduan eta itsaspen handiagoa izango du gurpilak; hala ere, lur asfaltatu edo antzekoetan, askoz ere astiroago ibiltzen da, kubierta leunak erabiliz gero baino.

Oso lur lohitsuetan ibiltzeko truku bat: hasiera batean, pneumatiko zabala –2,00-tik gorakoa– eta marrazki sakonekoa erabiltzea logikoa dela badirudi ere, hoberena kubierta meheak (1,7 eta 2.0 bitartekoak) erabiltzea da, lur lohitsuan “iltza” daitezen eta lohia gurpiletara itsatsi ez dadin. Takoak handiak izango dira, baina bata bestearen artean oso bereiztuak, lohia erraz aska dadin.

Urkilaren argazkia
Urkila
Moteltzea

BTTren osagarri garrantzitsuenetako bat motelgailua da, lur gorabeheratsuetan bestela zuzenean jasan beharko genituzkeen talka gehienak moteltzen baitituzte. Motelgailua aurreko urkilan koka daiteke, jarlekuko hodian, edo koadroaren atzealdean; baina, zalantzarik gabe, ohizkoena motelgailua aurreko urkilan kokatzea da.

Urkilaren ezaugarriak eta prezioa moteltzeko sistemaren baitan daude erabat: malgukiak, airea, olioa, eta abar. Prezioak malgukien 150 euroetatik prestazio eta erregulatzeko kontrol gehiago dituzten modeloek –konpresioa, errebotea, blokeoa eta urkilaren ibilbidea aldatzeko egokigailuak– balio duten 600 euroetara doaz. Blokeo-kontrolek, oro har, konpresio-sistemari eragiten diote eta, era horretan, urkila zeroraino jaistearen ekintza blokeatzea lortzen da (asfaltatutako goranzko aldapa batean, eraginkorragoa da motelgailua blokeatzea).

Motelgailua duen urkila bat aukeratzeko orduan, hauek dira kontuan hartu beharreko bi funtsezko ezaugarriak:

Konpresioa: moteltzeko orduan dagoen gogortasuna da. Konpresioa handiagoa denean, urkila ez da hainbeste jaisten, eta konpresioa txikiagoa denean, urkila gehiago jaisten da eta leunagoa da. Konpresioan aire-sistema duten urkilak goi-presioko ponpa bereziaren bidez erregulatzen dira, eta malguki-sistema dutenak, kontrol baten bidez (diala) erregulatzen dira.

Errebotea: Urkilak, bide-zulo batean edo harri baten aurka jo eta gero, bere gehieneko luzerara itzultzeko duen abiadura da.


<< 1 2 3 4 >>
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
- Atal honetako argazkiak
Comet-i esker -
 
 
&nbsp; Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net