| |
• BTT
edo Mendiko bizikleta (3/4)
|
 |
| •
Pedal automatikoak |
 |
| •
Pedal automatikoak |
Pedal automatikoak
BTT bat betiko pedalak dituela erabil daiteke,
hiriko edo paseoko edozein bizikleta bezala;
hala ere, pedal automatikoak nabarmen zabaldu
dira, eta gero eta erabiliagoak dira. Pedal
mota horien bidez ziurtatzen da oinetakoak
eta pedalak elkarri irmoki helduta daudela,
eta pedalei era ziurrago eta eraginkorrean
eragitea ahalbidetzen dute.
Pedal automatikoak erabiltzeko oinetako
bereziak jantzi behar dira: oinetako horiek
zolan metalezko pieza txiki bat dute (kala),
pedalarekin lotzen dena. Duten arazo bakarra
pedal mota horiek hasieran erabiltzen direnean
oinetakoa askatzean sortzen da, alegia:
oina, lurrean jartzeko, pitin bat biratu
behar dugu eta, horren ondorioz, geldirik
egonda, erorketak suertatzen dira. Hala
ere, berehala ikasten da mugimendu hori
sistematikoki egiten, horretan pentsatu
behar izan gabe.
Oina pedalei finko lotuta eramateak abantaila
ugari ditu:
•
Pedalei eragitean sortzen dugun indarra
hobeto aprobetxatzen dugu.
•
Pedalarekin ukipena galtzeagatik gertatzen
diren erorikoen arriskua desagertzen da.
Zer pedal automatiko mota daude?
Erabilienak, zalantzarik gabe, pletina,
malguki eta elastomeroek osatutakoak dira;
baina, zorrotzenentzat beste pedal mota
batzuk daude, oso lohitsuak diren lurretan
ibiltzeko: time eta speedplay
sistemak, esaterako.
Bestalde, adarrak
ere asko erabiltzen dira. Oso egokiak dira
goranzko aldapa gogorrei aurre egiteko,
indarra ahalik eta gehien aprobetxatzeko
pedalei zutik gaudela eragite diegunean
bizikleta erraz kulunkatzeko aukera ematen
dutelako.
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|