| |
• BTT
edo Mendiko bizikleta (1/4)
|
Bizikleta
Mendiko bizikleta, era berean BTT
edo lur orotako bizikleta izendatua,
oso zabaldu da azken urteotan. Bizikleta
mota hori erabilera anitzekoa izan
daiteke, eta lur mota guztietan ibiltzeko
erabil daiteke; horrela bada, bizikleta
bakar batez, gure behar guztiei erantzun
geniezaieke. Pneumatikoak zabalak
dira eta, horri esker, erosoak eta
erabilerrazak dira, eta gehienetan
plater hirukoitza dute, aldapa handiak
igotzea erosoagoa izan dadin. Pneumatikoak
aldatuz gero, hau da, serieko zabalen
ordez kubierta leunagoko pneumatiko
estuago batzuk jarriz gero, gure BTT
hirian ibiltzeko egokiago bihur dezakegu,
azken pneumatiko horiek erresistentzia
txikiagokoak baitira eta, horrela,
pedalei errazago eragingo baitiegu.
Nolanahi ere, argi dago bizikleta
horietan ibiltzeko lur aproposena
landa-eremua dela, hor probetxurik
onena aterako baitiegu mendiko bizikletei.
BTT erako bizikleta, lur mota bakoitzean
ibiltzeko beharrezkoak diren aldaketak
eginda, era guztietako tokietan erabil
daiteke: hondarrezko, lohizko, harrizko
pistetan, eta elur edo izotz gainean
ere ibil gaitezke, iltzedun gurpilak
izanez gero.
 |
| •
kubiertak |
Nola aukeratu kubiertak zure BTTrentzat
Kubierta-modelo ugari daude, eta komenigarria
da lurrari eta bizikletaz ibiltzeko
topatuko ditugun egoerei hoberen egokitzen
direnak aukeratzea.
Ziklista konformaerrazak kubierta
misto edo erabilera anitzekoa aukera
lezake; kubierta mota hori nahiko
ondo moldatzen da lur mota guztietara
eta baita asfaltora ere eta, era horretan,
pneumatikoak ez dira maizegi aldatu
behar. Baina, hain erraz konformatzen
ez den ziklistak kubiertak aldatu
ahal izango ditu, zer lur motatan
ibiliko den kontuan izanda.
Bi oinarrizko kontzeptu daude: kubiertaren
zabalera (perimetroa neurtzen da,
metrotan), eta marrazkia.
Zabalera
| 1.70 - 1.95
neurriko kubiertak |
Kubierta
meheak |
> 2.00
neurriko kubiertak |
Kubierta
zabalak |
Kubiertak zenbat eta zabalagoak izan, orduan eta erosoago ibiliko gara bizikletan eta handiagoa izango da itsaspena. Aitzitik, kubierta horiek lur asfaltatuetan edo antzekoetan erabiliz gero, askoz ere astiroago ibiltzen da kubierta meheak erabiliz gero baino
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|