| |
• Errepideko ziklismoa (2/2)
|
Pedal automatikoak
Pedal automatikoen bidez ziurtatzen dugu
oinetakoak eta pedalak elkarri irmoki helduta
daudela eta, bestalde, pedalak era ziurrago
eta, batez ere, eraginkorrean mugitu ahal
izango ditugu, indarra hobeto aprobetxatzen
delako. Beraz, ziklismoaren bidez kirola
egiten duten –eta errendimendua hobetu
nahi duten– ziklisten artean oso zabalduta
dago pedal mota hori, eta oso gutxi dira
betiko pedalak erabiltzen dituztenak.
Hiru pedal automatiko mota aurki ditzakegu,
heltzeko eraren arabera: Look, Time eta
SPD.
| Errepideko bizikletan ibiltzeko
oinarrizko jantziak
ez dira beste ziklismo mota batean
erabiltzen direnen ezberdinak: maillot
eta kulota, oinetakoak, kaskoa, betaurrekoak,
eskularruak eta, neguan ibiliz gero,
mahuka-erdiak, gore-tex materialezko
jantzi beroren bat eta maillot termiko
bat. |
Errepideko bizikletan ibiltzen diren txirrindularien
artean, oso zabalduta dago pultsometroak
erabiltzea. Tresna horiek gure bihotzaren
erritmoa neurtzen dute eta, era horretan,
gure esfortzua kontrola dezakegu eta entrenamenduak
planifikatu ditzakegu. Oso ohizkoa da, halaber,
eskulekuan kilometro-kontagailua eramatea,
une jakin batean daramagun abiadura, batezbesteko
abiadura eta gehieneko abiadura, eta distantzia
osoa eta partzialari buruzko informazioa
ematen baitu; horrez gain, erlojua eta kronometroa
ere baditu.
| |
|
| •
Pultsometroa |
•
Kilometro-kontagailua |
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|