| |
• Errepideko ziklismoa (1/2)
|
Errepideko ziklismoa
errepideetan bakarrik egiten den ziklismoa
da eta, bereziki, hiri eta herrietatik kanpo.
Hainbat arrazoi direla-eta, kirol honek
ondo egokitutako azpiegiturak behar ditu,
kilometro kopuru handia egiten delako.
Lasterketa-bizikletek, BTTak bezala, gorakada
handia izan dute azken urteotan, batez ere
ziklista profesionalek eta hainbat txirrindulari
ospetsu –Indurain, Pantani edo Armstrong–
agertzeak sustatuta.
Errepidean ibiltzeko bizikletak, espezializatuta
ez dauden dendetan, 300 eurotatik aurrera
aurki ditzakegu; baina, bizikleta ona erostea
gomendatzen dugu, hobe espezializatutako
dendetan eta, bertan, 600 eurotan hasita
aurkitzen dira bizikleta onak. Bizikleta
erosteko orduan, geure nahiei egokitzen
dena eska dezakegu, osagarriez zerbait jakinez
gero, edo jadanik muntatuta dagoela eros
dezakegu. Gure aholkua da hainbat denda
espezializatutara joatea bertan informazioa
jaso eta prezioak alderatzeko.
Koadroaren tamaina
Bizikleta berri bat erosteko orduan, kontuan
hartu behar dugun gauza garrantzitsuenetako
bat guri dagokigun bizikletaren neurria
behar bezala aukeratzea da; izan ere, bizikleta
txikiegia edo handiegia erabiltzeak eragozpenak
eta lesio fisikoak sor diezazkiguke. Neurria
zentimetrotan adierazten da, pedal-ardatzaren
erditik jarlekuko hodiaren bukaeraraino
neurtuta.
 |
| Argazkia: Mark Czerniec |
| Garaiera |
Koadroaren
neurria,
gutxi gorabehera |
| 160-165 |
50zm |
| 165-170 |
52zm |
| 170-175 |
54zm |
| 175-180 |
56zm |
| 180-185 |
58zm |
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|