| |
• Hiriko ziklismoa (3/4)
|
Zer koadro mota?
Hasiera batean, bizikletak goiko barra
bat zutela fabrikatzen ziren, koadroari
zurruntasun handiagoa ematearren;
gaur egun, ordea, materialen kalitateari
eta fabrikatzeko teknikei esker, beheko
barra dutenak besteak bezain iraunkorrak
dira eta abantaila bat dute, gainera,
alegia: erosoagoak dira hirian ibiltzeko,
bertan sarritan geratu eta berriz
abiatu behar izaten baita.
Ezinbesteko elementuak
Bizikletak garraiobide gisa behar
bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko,
komenigarria da gure bizikletak honako
elementu hauek izatea:
| |
|
| •
Aurreko eta atzeko lohi-babesak |
•
Kate-estalkia |
|
|
| •
Lapurren aurkako sistema |
•
Parrilla edo gauzak eramateko
osagarriren bat |
|
|
•
Saskitxoa
|
•
Jarleku ona |
Era berean, merkatuan ken daitezkeen
lohi-babesak ere aurki daitezke, eguraldi
ona egiten duenean kendu ahal izateko.
Komenigarria da jarlekuak oinarri
zabala izatea; eta jarrera zuzenak
behar direnean, hiriko bizikletan
ibiltzeko esaterako, hobeak dira gelezko
bigungarria dutenak, ohizko poliuretanozkoak
baino.
Saskitxoak eta alportxak eramanez
gero, merkantzia txikiak garraiatu
ahal izango dituzu poltsak edo motxilak
eraman gabe; izan ere, ziklista trebatua
ez baldin bazara, horien bidez oreka
galaraztea erraza da. Komenigarria
da alportxak iragazgaitzak izatea
eta elementu islatzaileren bat eramatea.
Modelo ugari daude, eta horietako
batzuk jarlekuaren hodiari lotu daitezke.
Bestalde, merkatuan bestelako osagarriak
ere aurki ditzakezu, hala nola, atzerako
ispiluak edo haurrak eramateko aulkitxoak
edo atoiak.
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|