| |
• Hiriko ziklismoa (4/4)
|
Aldagailuak
Espainian ez daude oso zabalduta barruko
aldagailuak, baina hirian bizikletaz
ibiltzeko oso egokiak dira, ez baitute
mantentzeko lanen beharrik eta geldirik
egonda martxa aldatzeko aukera eskaintzen
baitute. Desabantaila da garestiagoak
direla.
Abiadurari dagokionez, hirian ibiltzeko
nahikoa da bizikletak dituen aukeren
kopurua 3 eta 7 bitartekoa bada.
Zer arropa jantzi behar da? Osagarriak
Hobe da arropa ahal den erosoena izatea;
ez dira jantzi behar arropa estuegia
eta ehun sintetikoak, ez baitute izerditzea
errazten. Ez izerditzeko, nahikoa
izaten da gorputza ukitzen duen jantzia
ehun tekniko transpiragarrizkoa izatea
eta, horren gainetik haizea mozten
duten edo hobeto berotzen gaituzten
beste jantzi mota batzuk eramatea.
Euria egiten duenean, osorik estaltzen
zaituen kapa erabil dezakezu, edo
baita uretako janzkia ere, helmugara
iristen zarenean erraz kentzeko modukoa.
Beste elementu garrantzitsu bat eskularruak
dira; horien bidez, eskuak hotzetik
babesteaz gain, lurrak zure gorputzari
transmititzen dizkion bibrazioak gutxitu
egiten dira, eta eroriz gero, ondo
dator eskularruak eramatea.
 |
| •
Betaurrekoak |
Eguzkia dagoenean, betaurreko onak
beharko dituzu izpi ultramoreetatik
babesteko; udan eta udaberrian, halaber,
lore-hautsa, harriak edo intsektuak
begietan sartzea eragozten dute eta,
beraz, erortzeko arriskuak gutxitzen
dituzte.
Bizikletak kate-estalkirik ez baldin
badu, gomendagarria da galtzak babesteko
sistemaren bat erabiltzea; hala ere,
betiko aukera ere hor dugu: galtzak
galtzetinen barruan sartzea edo arropa
esekitzeko matxarda batez lotzea.
Gauez
Segurtasuna inoiz ahaztu behar ez
dugun beste puntu bat da. Horregatik,
bizikleta-argiak oso garrantzitsuak
dira, eta ez dugu zuhurrik izan behar
horretan gastatzeko orduan.
Komenigarria da beti argiak eramatea,
bai aurreko argiak, bai atzekoak.
Dinamoaren ordez bateriako argiak
erabiltzeak duen abantaila da gelditzen
garenean funtzionatzen jarraitzen
dutela eta, beraz, semaforo baten
aurrean geldirik egonda, esaterako,
atzekoek ikusten gaituztela; zenbaitetan,
gainera, argi horiek ken eta jar daitezkeenak
dira, eta hori, ziurtasunari dagokionez,
mesedegarria da.
Erradioetan kokatuta egoten diren
argi-islatzaileei esker, ikusgarriak
gara albo batetik eta, batzuetan,
komenigarria da horiez gain txaleko
islatzailea ere erabiltzea.
Merkatuan, gama altuko pneumatikoak
aurki daitezke, gurpil-azalaren albo
bakoitzean banda islatzaileak dituztenak.
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|