| |
• Alportxa-ziklismoa (1/2)
|
Benetan
gogoko duzuna abentura, bidaiatzea
eta pedalei eragitea baldin bada,
alportxa-ziklismoa da zuretzat egokiena.
Bizikleta mota
 |
| Argazkia:
Freebeets |
Bizikleta sendoa eta, ahal bada, arina
aukeratu beharko duzu. Gogoan izan
gauza ugari garraiatu beharko duzula
ibilbidea egitean. Bizikletarik egokiena
mendiko bizikleta da, bere sendotasun
eta aldakortasunari esker aukera izango
baituzu errepidean nahiz pista edo
bide aldapatsuagoetan ibiltzeko.
Zer gurpil-azal erabili behar da?
Egin nahi duzun bidaiaren arabera,
mota bateko zein besteko gurpil-azala
erabili beharko duzu. Errepidean bakarrik
ibili nahi izanez gero, nahikoa izango
da slick-ak
aukeratzea; ordea, errepidean eta
pistan ibili nahi baldin baduzu, azal
mistoak beharko dituzu, alboko takoak
goma gogorrezkoa dituztenak, horrek
ahalbidetuko baitizu errepidean nahiko
azkar ibiltzea eta trakzio ona emango
baitizute pistan edo lurrezko bideetan.
Goma gogorra ez da hain azkar higatzen
eta hobeto moldatzen da pisura; aukeratu
25 mm gutxieneko lodiera duena, eta
kontuan hartu pisua, trinkotu gabeko
lurrezko pistetan derrapatzea zailtzen
baitu.
Zulaketarik ez izateko, komenigarria
da pneumatikoak ondo puztuta eramatea.
Nola eraman ekipajea?
Ekipajea koadroari torloju batzuen
bidez ainguratutako parrillaren gainean
jartzen da. Oro har, atzeko eta aurreko
gurpilen gainetik finkatzen da.
Esekidura bikoitza duten bizikletetan,
jarlekuko hodiari lotu beharko zaio
parrilla eta, beraz, zama eramateko
ahalmen txikiagoa izango du koadroari
lotuta daudenek baino.
Hiru hagaxkadun parrillek hobeto jasaten
dituzte alportxak, bermatzeko azala
handiagoa delako.
Alportxak zikloturistaren lagun bereiztezinak
dira. Merezi du kalitate oneko eta
hainbat sakela dituzten alportxak
erostea. Era askotako alportxak daude:
hiru gorputz lotuta dauzkatenak eta
bi bereiztuta dauzkatenak; bi gorputz
dutenak oso erraz muntatzen dira,
eta egitura zurruna baldin bada, are
erosoagoak izango dira. Parrillari
lotzeko uhalak dituztenak muntatzen
zailagoak dira, uhalak askatuz gero,
erradioren batean katigatzeko arriskua
baitago, eta ez dira hain ondo finkatzen.
Euria egiten duenean, komenigarria
da ekipajea babesten duten zorroak
erabiltzea, eta banda islatzaileak
ez daude inoiz soberan.
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|