| |
Ziklista
terminoa oso zabala da, ziklista
izanda behar askori erantzutea dagoelako:
kirola egin edo naturaz goza daiteke, edota
egunero hirian zehar ibil daiteke, besteak
beste.
• Hiriko ziklismoa (1/4)
|
 |
 |
 |
| • Bizikleta hibridoa |
 |
| • paseoko bizikletak |
Zure hirian zehar azkartasunez eta
era osasuntsu eta ekologikoan mugitu
nahi baldin baduzu, bihurtu zaitez
hiriko ziklista.
Zer bizikleta mota
Hirian barrena mugitzeko balio digun
bizikleta bat aukeratzeko orduan,
ezinbestekoa zaigu ergonomia eta ekipamendua
kontuan hartzea.
Bizikleta
hibridoak mendiko eta errepideko
bizikleten arteko nahasketa bat dira,
eta eskuleku zuzena dute, askoz ere
erosoagoa baita hirian ibiltzeko eta
bizkarrari kalterik ez eragiteko.
Gurpilak ez dira lodiegiak izan behar,
horrela gehiegizko esfortzua egitea
saihesten baita. Bizikleta mota hori
errepidean, pistetan edo hirian erabil
dezakezu.
Hiriko edo
paseoko bizikletak oso erosoak
dira eta, altuak direnez, ikuspegi
zabalagoa izango duzu. Aldagailuak
dituzte, eta horien bidez topa ditzakezun
aldapetara egoki zaitezke gidatzeko
orduan. Era berean, lohi-babes, txirrin,
kate-babes, eta abarrez hornituta
egoten dira.
Bizikleta
elektrikoa ibilgailurik ezin
hobea da adineko pertsonentzat edo
mugitzeko zailtasunak dituztenentzat.
Motor laguntzaile bat du, pedalei
eragitean abian jartzen dena eta,
era horretan, ibiltzen laguntzen diguna;
bizikleta mota hau, era berean, egokia
da hiriko goi-aldeetan bizi diren
pertsonentzat, edo desnibel handiak
gainditu behar dituztenentzat.
Bizikleta horien bidez lor daitekeen
gehieneko abiadura 25 km/h-ra iristen
da; bateriaren pisua 8 eta 12 kilo
bitartekoa da, eta autonomia 20 eta
60 km bitartekoa. Bateria berriz kargatzea
oso erraza da, 220V-ko sarean konektatzen
den egokigailu baten bidez.
Merkatuan bizikleta elektrikoen hainbat
modelo daude; eta lur orotako bizikletak
(BTT) eta tolesgarriak ere elektrikoak
izan daitezke.
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|