| |
• Tandema
(1/2)
|
Nahiko bitxia
da, baina… zergatik ez saiatu?
Nolakoa da tandema?
Tandem bizikleta bat da, bi jarleku eta
pedalei eragiteko bi biela jartzeko aukera
ematen duen koadro berezia duena.
Bi bielak kate batez loturik daude, eta
bi ziklistek aldi berean eragin behar diete
pedalei edo gelditu behar dute, ezinbestez.
Koadroa bizikleta arrunt batekoaren oso
antzekoa da; hala ere, soldadura indartuak
ditu eta barraren bat gehiago, zurruntasuna
handitzeko.
Atzealdean bidaiatzen denaren eskulekua
aurreko ziklistaren jarlekuko hodiari finko
lotuta dago eta, beraz, ezin da mugitu.
Tandemak pertsona bakarrarentzako bi bizikletek
duten pisuaren hiru laurden pisatzen du
eta, beraz, ziklista bakoitzak mugitu behar
duen pisua txikiagoa da. Horri esker, abiadura
handiagoa har daiteke.
Aldapan gora ibiltzeko orduan, kontuan hartu
behar da zutik egonda pedalei eragitea sinkronizazio
handiena izatea eskatzen duten ekintzetako
bat dela.
Nor jarriko da aurrean?
Oro har, aurrean doan pertsona esperientzia
handiena duen edo gehien pisatzen duen pertsona
da.
Pertsona horrek erritmoa eta tandema gidatzeko
ardura izango du eta, une oro, gertatzen
denari buruzko informazioa eman behar dio
lagunari, baita egin beharreko maniobren
berri ere.
 |
| •
Tandema |
|
|
|
|
|
|
 |
|
- Atal honetako argazkiak Comet-i esker - |
|
|
|