Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Mantentze-lanak


Oinarrizko mantentze-lanak (2/2)

Abiatu aurretik, komenigarria da:
Bizikleta mugitzea, aske egon daitezkeen piezak hautemateko.

Gurpilen presioa zuzena dela, gurpilak ondo zentratuta daudela koadroarekiko eta ixteko sistemak ondo finkatuta daudela egiaztatzea.

Balaztak gurpilekiko ondo zentratuta eta zapatak hagunekin ondo lerrokatuta daudela egiaztatzea.

Katea ondo koipeztatuta dagoela egiaztatzea.


200 km egin eta gero, edo euria egin duen egun baten ondoren, gomendagarria da:
Katea eta pinoiak garbitzea eta koipeztatzea.

Balazta eta aldagailuetako giltzadurak koipeztatzea.

Bielak ikuskatzea eta finkatzea; baita eskulekua, potentzia eta jarlekua ere.

Neumatikoen presioa ikuskatzea eta hagunak zentratuta daudela egiaztatzea.

Garapena ibilbideari egokitzea.


Urtean behin, gutxienez ere, gomendagarria da:
Pedalierraren jokoa mantentzea.

Gidagailua desmuntatzea, garbitzea eta koipeztatuta mantentzea.

Katea aldatzea.

Balaztetako kableak aldatzea.

Gurpiletako abatzak garbi eta koipeztatuta mantentzea.



<< 1 2
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net