| Gure “bidaidearekin”
leku, bide, ibilbide, bizikleta-errei,
bidexka eta errepideetan zirkulatzeak
materiala higatzea dakar berekin,
eta hori kontuan hartu behar dugun
alderdi bat da.
Lehendabizi, garrantzitsua da bizikletaren
fisonomia, bere osagarriak eta funtzionamendua
ezagutzea, gero aldian behin mantentze-lanak
egin ahal izateko; era horretan,
bizikletaz ahalik eta gehien gozatu
ahal izango baitugu eta arriskuak
saihestu ahal izango baititugu,
hala nola, zulatzearen ondorioz,
nahikoa ez den balaztatzearen ondorioz
edo martxak blokeatzearen ondorioz
sortzen diren istripuak. Oinarrizko
mantentze-lanak burutzea funtsezko
eginkizuna da, bizikleta erabili
ahala konturatuko baitzara piezak
ez direla hasieran bezain doiak,
mekanismoa ez dela hain zehatza
eta arriskutsu bihurtzen dela, eta
horrek berekin ditu garaiz erreakzionatzeko
arazoak, zerbait egin behar dugunean. |