Adinekoen erantzukizuna
•
Adinekoak dira haurrak zirkulatzeko
zer muga izan behar dituen ezarri
behar dutenak.
•
Adin jakin bat duen haurrak bide publiko
batetik bizikletaz ibiltzeko erabakia
haurra zaintzen duen pertsonaren ardura
da, eta beti kontuan hartu behar dira
haurrak bidean duen esperientzia,
arriskuak balioesteko gaitasuna, ibilgailua
eramateko trebetasuna, eta egon daitekeen
trafikoa, beste alderdi askoren artean.
Zirkulatzeko
oinarrizko arauak
•
Bizikletaz ibiltzeko trafiko gutxi
dagoen zona bat aukeratu behar da.
•
Bide batean sartu baino lehen, gelditu
eta ezkerretara eta eskuinetara
begiratu behar da.
•
Bidegurutzeetan gelditu behar da,
derrigorrezkoa izan ala ez.
•
Bira egin baino lehen, eskuez adierazi
behar da.
Inoiz
ez gauez
•
Haurrek ez dute inoiz bizikleta
gauez gidatu behar. Guztiz arriskutsua
da eta.
•
Gauez pedalei eragiteko trebetasun
eta arreta handiagoak behar dira.
Era berean, haurra beste gidariek
ikusi ahal izateko ekipoa eta osagarriak
behar dira.
Mantentzea
•
Haurrek argi izan behar dute bizikletak
gutxieneko mantentze-lanak behar
dituela, arriskuak murrizteko. Bizikleta
eta piezak nola mantendu erakuts
diezaiokezu haurrari. |