Bizikleta egokitzea
•
Haurrak koadroko erdiko barra hanken
artean pasa eta lurra bi oinez ukitzeko
gai izan behar du.
•
Eskulekua egokitu beharko da, haurra
eroso eta tente egon dadin.
•
Ez da gomendagarria bizikleta handiegia
erostea haurra hazten denerako, bien
bitartean min har baitezake. Hobe
da bizikleta haurrari ondo moldatzea.
•
Kalitate oneko bizikleta bat errazago
salduko da bigarren eskukoen merkatuan.
•
Zalantza izanez gero, galdetu zure
ohizko dendan, eta han azalpenak emango
dizkizute bizikleta aukera dezazun.
Eskuko
edo pedaleko balazta
•
Pedaleko balaztak erabiltzea sistema
ona da haurra has dadin, adierazten
dugun lekuan balaztatzen ikasten
baitute.
•
Oso txikiak diren haurrek ez lukete
eskuko balaztarik erabili behar,
nahiko indarrik ez dutelako eta,
batzuetan, eskuko balaztak esku
txikietatik oso urruti geratzen
direlako.
•
Erosoena balaztari behatz batez
edo biz eragin ahal izatea da.
•
Merkatuan egokigailu batzuk daude,
balaztari errazago eragiteko.
Ikasteko
gurpilak
•
Hasieran, ipin itzazu bizikletari
egonkortasun handiagoa ematen dioten
alboko gurpilak, eta kendu itzazu
pixkanaka, haurrak duen ziurtasunaren
eta konfiantzaren arabera. |