Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 



Bizikleta
eta haurrak


Haurrak eta bizikleta (2/2)

Zuzen gidatzea

Zoruan lerro zuzen bat egonez gero, errazagoa izango da oreka mantentzea.
Lerroaren bidea jarraitzea baliagarria izan daiteke beste gidari batzuentzat, haurraren mugimenduak errazago aurreikusi ahal izango baitira.

Mugimenduez ohartarazten ikastea

Irakats iezaiezu zuzen mantentzen pedalei eragitean, eta oreka mantentzen mugimendu zakarrik egin gabe, atzera begiratzen dutenean.
Haurrek gauza izan behar dute beren aurretik eta atzetik zer trafiko dagoen egiaztatzeko, era horretan ohartarazi ahal izango baitute egin behar duten maniobraz.
Erakuts iezaiezu nola adierazi behar duten ezkerreranzko eta eskuineranzko desbideratzea eta noiz gelditu behar duten.

Ingurune ezagun eta seguruetan ibiltzea

Zirkulatu haurrarekin leku ezagun eta seguruetan; azal iezaiozu zer arrisku egon daitezkeen eta azter itzazu arriskuok. Era horretan, haurra, pixkanaka, arrisku horiez jakitun izango da.
Utzi haurrari aurretik joaten. Autoek hobeto ikusiko dute pertsona heldu bat haur bat baino. Helduak aurretik joanez gero, aldiz, segurtasun handiagoa izango dugu bidegurutze eta elkarguneetan. Hautatu egokiena, bidearen arabera.
Prestatu elkarrekin ibilbidea, partaide sentituko da.

Ibilbide-aukerak

Bizikletak ibilgailuak dira eta, beraz, pentsa ezazu egiten duzuna entrenatzea dela geroago gidari izango diren haurrek ikas dezaten.
Haurrak 10 urte inguru dituela ibilbide luzeagoak egin ditzake. Bakarrik joanez gero, egiazta ezazu erabaki egokiak hartzen dituela.
Bizikletaz mendian edo basoan paseatzera joanez gero, erne egon pistan garapen laburrak erabiltzeko. Ez egin haurrentzat luzeegiak izan daitezkeen ibilbideak.


 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
<< 1 2
 
&nbsp; Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net