Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 



Bizikleta
eta haurrak


Haurrak eta bizikleta (1/2)

Trafikoa

Haurra bidaiaria soilik izan arren, komenigarria da trafikoaren funtzionamendua irakasten hastea.
Oso garrantzitsua da haurrek ulertzea bizikletek eta gainerako ibilgailuek zirkulatzeko arau berak bete behar dituztela.

Oreka

Espazio irekietan, egin saioak haurrak oreka manten dezan.
Haurrak saioak egin beharko ditu zirkuluan eta lerro zuzenean ibiltzeko.
Erakutsi haurrari nola erabili behar duen balazta.

Hirugarren eta laugarren gurpila

Ikasteko gurpilak lagungarri zaizkie haurrei oreka eta konfiantza ibilgailuan eta beren buruarengan garatzeko orduan.
Gurpilak pixkanaka ken daitezke, haurrak egiten dituen aurrerapenen arabera; baina, beti kontuan hartu haurrak eroso egon behar duela.

Kontuz, kontuz, kontuz

Haurrek ulertu behar dute bide batean sartu baino lehen inor ez datorrela egiaztatu behar dutela.
Pedalei eragin baino lehen ezkerrerantz eta eskuinerantz begiratzeko ohitura hartu behar dute.
Bideetarako sarbideak, bazterbideak eta bidegurutzeak arriskutsuak izan daitezkeen lekuak dira. Egiazta ezazu haurrek hori ondo ulertzen dutela.


 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
1 2 >>
 
  Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net