Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 



Bizikleta
eta haurrak


Gurasoak

1. Ba al zenekien haur espainiarrak 4. postuan daudela obesitateari dagokionez?
Eta haur horien % 16,1 sei eta hamabi urte bitartekoa dela? Arazo horrek eragina du Europako 14 milioi haurrengan, eta urtero 400.000 kasu berri sortzen dira.

2. Ordu gorietan gertatzen diren istripu asko gurasoek beren haurrak eskolara eramaten dituztenean gertatzen dira.

3. Azken belaunaldian, ikastetxera oinez edo bizikletaz joaten diren haurren kopurua jaitsi egin da, trafikoak berekin dituen arriskuak direla kausa.

Horregatik

Irakatsi zure seme-alabei ohitura osasuntsuez bizitzen. Zaindu beren elikadura eta konbentzitu ariketa fisikoa egiteko. Erregulartasunez egin behar dute jarduera fisikoa. Horretarako ezin hobea da ikastetxera bizikletaz edo oinez joatea.

Zure hiri edo herrian, ba al dago ikastetxera joateko ibilbide seguruen programarik?

Egiazta ezazu haurrek, ikastetxerako bidean, zure herriko edo hiriko kaleak gurutzatzeko pasabide seguruak dituztela.

Gidaria bazara, ibili mantsoago ikastetxeen edo parkeen inguruetan.

Segurtasun handiagoa izateko, irakatsi zure seme-alabei zirkulazioaren oinarrizko arauak.


 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
  Gipuzkoako Foru Aldundia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net