Haurrak
eramaten hasteko, zer adin izan
behar dute?
•
Zutik mantentzeko gai direnean,
prest daude zurekin bizikletan joateko.
•
Hala ere, kontuan izan neurri egokia
izan behar dutela kaskoa jarri ahal
izateko.
•
Pediatrarengana eraman, haurra osasuntsu
dagoela, eta zurekin bidaiatzeko
arazorik izango ez duela egiaztatzeko.
•
Haurrek bost urte bete arte, gutxi
gorabehera, aulkitxo batean edo,
hobeto, bizikletak eramaten duen
atoi batean joan beharko lukete.
Kaskoa
•
Kaskoa derrigorrez eraman
behar da. Hainbat enpresak fabrikatzen
dituzte haurrentzako kaskoak (CE,
Snell, ANSI), baina denak ez daude
homologatuta. Egiaztatu ezazu datu
hori zure ohizko dendan, edo denda
espezializatu batean.
•
Zerbaitek jo edo zerbaiten kontra
talka eginez gero, edo eroriz gero,
alda ezazu kaskoa, eraginkortasuna
galdu ohi dutelako.
•
Utz iezaiozu haurrari kaskoa aukeratzen,
horrela ez du hainbeste trabarik
jarriko ipintzeko orduan. Kolore
deigarriak errazen ikusten direnak
dira. Lagungarria da, halaber, zeuk
ere kaskoa eramatea. Haurrak ikusten
duena eta zuk erakusten diozuna
egingo baitu.
•
Kaskoaren neurriak haurraren neurriekin
bat egin behar du; uhalak ondo lotuta
jarri behar dira, haurraren kokotsaren
azpitik.
Aulki
akoplatuak edo atoiak
•
Bizikletaren gaineko aulki akoplatuak
ez dira atoiak bezain egonkorrak
eta haurra jartzeko bi pertsona
behar dira: bata haurra esertzeko
eta bestea bizikletari eusteko.
•
Kontuan izan aulkitxo batean eramaten
den haurraren pisuak balaztatzea
eta oreka aldatzen dituela.
•
Haurrak oinekin gurpilik ez ukitzea
zaindu behar duzu eta, era berean,
segurtasun-uhalak eta kaskoa jarrita
dauzkala.
•
Atoia
egonkorrago egiten dute oreka-puntuek,
iraultzetik babesteko sistemekin
eta segurtasun-uhalekin batera.
•
Behin haurra hazi denean, atoia
edo erdiatoia objektuak, erosketak,
fardelak, txakurrak eta abar eramateko
erabil daiteke.
BESTE OSAGARRI
BATZUK, IBILGAILUEN ARAUDI OROKORRAREN
ARABERA
•
Txirrinak bai, klaxonik ez.
•
Aurreko eta atzeko argiak.
Islagailu gorriak, homologatuak,
pedaletan, jarlekuetan eta koadroan,
atzetik ikusi ahal izateko.
•
Balazta-sistema aurreko eta atzeko
gurpiletan.
|