Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.
PERTSONEN GARRAIOA
12.
Artikulua Ziklo, ziklomotor
eta motozikletei buruzko arauak.
1.
Beren egituragatik pertsona bakar
batek soilik okupa ditzakeen zikloetan,
zazpi urte arteko haur bat garraiatu
ahal izango da, baldin eta gidaria
adinez nagusia bada eta haurra homologatutako
eserleku osagarrian bidaiatzen bada.
4.
(...) Zikloetan eta bizikletetan
atoia edo erdiatoia eraman ahal
izango da, betiere trakzioa egiten
duen ibilgailuak hutsik dagoela
duen masaren ehuneko 50 gainditzen
ez badu, eta honako baldintza hauek
betetzen badira:
a)
Egunez zirkulatzea, ikuspena murrizten
ez duten baldintzetan.
b)
Atoian doan ibilgailuan inolaz ere
pertsonak ez garraiatzea.
Hiriko zirkulazioan, horri dagozkion
arauak bete beharko dira.
|