Zirkulazioko
Erregelamendu Orokorra.
MERKANTZIEN EDO GAUZEN GARRAIOA
(4/4)
46.
artikulua. Neurrizko abiadura.
Noiz.
1.
Neurrizko abiaduran zirkulatuko
da eta, beharrezkoa izanez gero,
ibilgailua gelditu egingo da, egoerak
hala eskatzen duenean, eta bereziki
honako kasu hauetan:
b) Zirkulatzen
ari diren zikloetara hurbiltzean,
baita elkarguneetan eta zikloek
bakarrik erabiltzeko diren bideetan
ere (…).
48.
artikulua. Gehieneko abiadurak
herritik kanpoko bideetan.
e)
Zikloek, bi eta hiru gurpildun ziklomotorrek
eta lau gurpildun ziklo arinek orduko
45 kilometro har dezakete. Hala
eta guztiz ere, bizikleta-gidariek
gehieneko abiadura hori gainditu
ahal izango dute bidearen egoerak
abiadura handiagoa hartzea ahalbidetzen
duen zatietan.
49.
artikulua. Gutxieneko abiadura
herri barruan eta herritik kanpo.
(Oharra: ziklistekin batera doan
ibilgailu laguntzailea)
2.
Gutxieneko abiaduratik beherako
abiaduran zirkulatu ahal izango
da beste ibilgailu batzuk babesten
edo ibilgailuei laguntzen zaienean
(…) eta, horrelakoetan, ibilgailu
laguntzaileen abiadura lagundutako
ibilgailuaren abiadurari egokituko
zaio.
Kasu horietan, ibilgailu laguntzaileek
V-21 edo V-22 –egokia denaren
arabera– seinaleak eraman
beharko dituzte goiko aldean, 173.
artikuluan ezarritakoari jarraiki.
54.
artikulua. Ibilgailuen arteko
distantziak.
(Oharra: taldeka zirkulatzea)
1.
Beste baten atzetik doan edozein
ibilgailu-gidarik tarte bat utzi
beharko du bi ibilgailuen artean,
ezustean balaztatu behar izanez
gero aurreko ibilgailuaren kontra
ez jotzeko, abiadura- eta itsaspen-
eta balaztatze-baldintzak bereziki
kontuan izanda. Hala eta guztiz
ere, bizikleta-gidariek taldeka
zirkulatu ahal izango dute tarte
hori utzi gabe, baina guztiz adi
egon beharko dute euren artean arazorik
ez sortzeko (testu artikuludunaren
20.2. artikulua).
2.
Goiko atalean ezarritakoaz gainera,
beste baten atzetik doan eta aurreratzeko
asmoa adierazi ez duen edozein ibilgailu-gidarik
utzi beharreko tarteak bere atzetik
doanak bera segurtasunez aurreratu
ahal izateko modukoa izan behar
du, taldeka doazen txirrindulariak
salbuespen direla (testu artikuludunaren
20.3. artikulua).
|