Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.
MERKANTZIEN EDO GAUZEN GARRAIOA
(1/4)
15.
Artikulua Zamaren neurriak.
(Oharra: Bizikletak zamatzea, eta
bizikletak eramateko atzealdeko
gailuek bete beharreko baldintzak)
3.
Merkantziak garraiatzeko soilik
prestatuta ez dauden ibilgailuetan
(…), zama bere luzeraren %
10 arte irten ahal izango da atzealdetik,
eta zatiezina baldin bada, ehuneko
15 arte.
4.
Metrotik beherako zabalera duten
ibilgailuetan, zamak ez du ibilgailuaren
luzetarako ardatzaren albo bakoitzetik
0,50tik gora irten behar. Aurrealdetik
ezin izango da irten, ezta 0,25
metrotik gora atzealdetik ere.
6.
Nolanahi ere, 2. eta 3. ataletan
adierazitako ibilgailuen atzealdetik
irten den zama V-20 seinalearen
bidez adierazi beharko da, 173.
artikuluak ezarritakoaren arabera.
Seinalearen ezaugarriak, bestalde,
Ibilgailuen Arau Orokorraren XI.
Eranskinean zehaztuta daude. Seinale
hori zamaren atzeko muturrean jarri
beharko da, ibilgailuaren ardatzarekiko
perpendikularrean beti. Zama ibilgailuaren
atzealdeko zabalera osotik luzetara
irteten bada, seinalatzeko bi panel
jarri beharko dira zeharka, panel
bakoitza zamaren edo irteten den
materialaren zabaleraren muturrean.
Behin kokatuta daudenean, bi panelek
alderantzikatutako “v”
erako marrazki geometrikoa osatu
beharko dute.
Ibilgailua ilunabarretik egunsentira
arte ibiltzen denean, edo meteorologia-
edo ingurune-baldintzek ikuspena
era nabarmenean murrizten dutenean,
aipatutakoaz gain, argi gorri batez
seinalatu beharko da eramaten den
zama. Zama aurrealdetik irteten
denean, seinalea argi zuri bat izango
da.
|