Zirkulazioko
Erregelamendu Orokorra.
LEIHAKETAK (3/3)
88.
artikulua. Ibilgailu ibilgetuak.
1.
Bidean, aurreratzea debekatuta dagoen
zati batean, martxaren noranzkoko
erreian galtzadaren zati bat edo
galtzada osoa hartzen duen ibilgailu
ibilgetu bat dagoenean, aurrea hartu
ahal izango zaio –ibilgetzea
trafikoaren beharrak hala eskatua
ez baldin bada–, nahiz eta
horretarako kontrako noranzkoko
galtzadaren zatia hartu behar izan,
eta maniobra arriskurik gabe egin
daitekeela egiaztatu ondoren. Baldintza
berak izanda, bizikleta- eta ziklo-gidariei
(…) aurrea hartu ahal izango
zaie, zirkulatzen ari diren abiaduran
aurrea hartzea dagoenean, gidarientzat
arriskurik sortu gabe edo, oro har,
zirkulazioan arriskurik sortu gabe.
Gelditzea
eta aparkatzea
94.
artikulua. Toki debekatuak.
1.
Debekatuta dago leku hauetan
gelditzea:
b)
Trenbide-pasaguneetan, ziklistentzako
eta oinezkoentzako pasaguneetan.
c)
Bakar bakarrik zirkulatzeko dauden
edo erabiltzaile jakin batzuen zerbitzurako
dauden erreietan edo bide-zatietan.
h)
Hiriko garraio publikoak bakarrik
erabiltzeko dauden erreietan, edo
bizikletentzako erreietan.
2.
Debekatuta dago leku hauetan aparkatzea:
a)
Gelditzea debekatuta dagoen eta
aurreko atalean deskribatu diren
leku guztietan.
|