Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.
LEIHAKETAK (1/3)
55.
artikulua. Kirol-txapelketak,
bizikleta-ibilaldiak eta beste ekitaldi
batzuk.
1.
Trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio
eta bide-segurtasunari buruzko legediak
barnean hartzen dituen bide edo
lurretan, espazioan edo denboran
lehiatzeko helburua duten kirol-saioak
burutzeko, hala nola bizikleta-ibilbideak
edo beste ekitaldi batzuk, aurretiazko
baimena lortu beharko da, araudi
honen II. eranskinean adierazitako
baldintzen arabera emanda, eta baldintza
horiek izango dira aipatutako jarduerak
arautuko dituztenak.
Pasatzeko
lehentasuna
59.
artikulua. Elkarguneak.
1.
Gidariek, pasatzeko lehentasuna
badute ere, ezin izango dira beren
ibilgailuaz elkargune batean edo
oinezkoentzako edo ziklistentzako
pasagune batean sartu, zirkulazioaren
egoera ikusita geldirik geratzeko
eta, beraz, zeharkako zirkulazioa
oztopatzeko edo guztiz galarazteko
arriskua baldin badago (testu artikuludunaren
24.2. artikulua).
64.
artikulua. Arau orokorrak
eta ziklisten pasatzeko lehentasuna.
Bizikleta-gidariek ibilgailu motordunen
aurretik pasatzeko lehentasuna izango
dute honako egoera hauetan:
a) Behar
bezala seinalatuta dauden bizikleta-errei,
ziklistentzako pasabide edo bazterbideetan
zirkulatzen ari direnean.
b)
Ibilgailu motordunak beste bide
batean sartzeko eskuinera edo ezkerrera
bira egiten duenean, baimendutako
kasuetan, eta inguruan txirrindulari
bat baldin badago.
c) Taldeka
zirkulatuz gero, lehenengoak jadanik
gurutzatzeari ekin dionean, edo
biribilgune batean sartu denean.
Gainerako egoeretan, ibilgailuen
artean pasatzeko lehentasunari buruz
ezargarriak diren arauak bete beharko
dira.
|