Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Araudia


Oinarrizko araudi erregulatzailea

Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.

ARGIAK NAHITAEZ ERABILTZEA
(3/3)

Seinaleei buruz
Zirkulazio-seinaleak eta bide-marrak: motak eta esanahiak.
143. artikulua. Besoez egindako seinaleak eta bestelakoak (lehiaketetan eta bizikleta-ibilbideetan ezargarriak).

a) Bandera gorria: bandera gorria daraman ibilgailua igarotzen den unean galtzada ibilgailu eta erabiltzaile guztien trafikorako behin-behinekoz itxita dagoela adierazteko erabiltzen da, trafikoa arautzeaz, kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen den agintaritzako agenteek laguntza edo eskolta ematen dieten ibilgailu edo erabiltzaileentzat izan ezik.
b) Bandera berdea: bandera berdea daraman ibilgailua igarotzen den unean galtzada berriro ere trafikoarentzat irekita dagoela adierazteko erabiltzen da.
c) Bandera horia: gainontzeko gidari edo erabiltzaileei adierazten die arreta handia izan behar dutela arriskuren bat dagoelako. Era berean, bizikleta-ibilbideetan edo beste edozein jardueratan –kirola zein kirola ez dena– orden, kontrol edo segurtasunez arduratzen diren laguntzaile gaituek ere erabili ahal izango dute bandera horia, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko araudiak barnean hartzen dituen bideetan.

<< 1 2 3


&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net