|
Zirkulazioko
Erregelamendu Orokorra.
ZIRKULAZIO-SEINALE
BERTIKALAK (1/2)
P-22.
Txirrindularia. Arriskua, txirrindularientzako
pasabide bat edo txirrindulariak
sarritan bidera irten diren eta
bidea gurutzatzen duten leku bat
gertu dagoelako.
R-114.
Zikloentzat debekatutako sarrera.
Zikloak sartzea debekatuta dago.
R-407
a. Zikloak bakarrik ibiltzeko
bidea edo bizikleta-bidea. Ziklo-gidariek
nahitaez erabili behar dute seinaleak
adierazten duen bidea –bidearen
hasieran kokatuta–, eta gainontzeko
erabiltzaileek debekatuta daukate
bide hori erabiltzea.
demás usuarios de la vía
de utilizarla.
R-407
b. Ziklomotorrak bakarrik
erabiltzeko bidea. Ziklomotor-gidariek
nahitaez erabili behar dute seinaleak
adierazten duen bidea –bidearen
hasieran kokatuta–, eta gainontzeko
erabiltzaileek debekatuta daukate
bide hori erabiltzea.
 |
 |
|
R-409.
Zelako abereentzat bakarrik den
bidea. Zaldizkoek beren zelako abereekin
nahitaez erabili behar dute seinaleak
adierazten duen bidea –bidearen
hasieran kokatuta–, eta gainontzeko
erabiltzaileek debekatuta daukate
bide hori erabiltzea.
R-410.
Oinezkoentzako bakarrik den bidea.
Oinezkoek nahitaez erabili behar
dute seinaleak adierazten duen bidea
–bidearen hasieran kokatuta–,
eta gainontzeko erabiltzaileek debekatuta
daukate bide hori erabiltzea.
R-505.
Zikloek bakarrik erabiltzeko bidearen
bukaera. Zikloek bakarrik erabiltzeko
bidea adierazten zuen aurreko seinalea
leku horretatik aurrera jadanik
baliozkoa ez dela aditzera ematen
du.
|