|
Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.
BIDEAREN GAINEKO SEINALEAK
168.
artikulua. Zeharkako marra
zuriak.
d) Txirrindularientzako
pasabidea adierazten duen seinalea.
Galtzadaren gainean egindako bi
zeharkako lerro dira, etenak eta
paraleloak. Seinaleak txirrindularientzako
pasabidea dagoela eta txirrindulariek
hor lehentasuna dutela adierazten
du.
170.
artikulua. Kolore zuriko
beste marka edo inskripzio batzuk.
c)
Erreserbatutako errei edo gunearen
inskripzioa. Erreia edo gunea, aldi
baterako edo behin betiko, zenbait
ibilgailu ibiltzeko, gelditzeko
edo aparkatzeko –hala nola,
autobus (bus), taxi eta zikloak–
erreserbatuta dagoela adierazten
du.
d)
Erreserbatutako erreiaren hasiera-marka.
Zenbait ibilgailu bakarrik ibiltzeko
den erreiaren hasiera adierazten
du.
e) Bidegorriaren
marka. Bidegorriaren edo bizikletentzako
bidezidorraren hasiera adierazten
du.
g) Zebra-marrak.
Lerro etengabe baten barruan zerrenda
zeihar paraleloak dituen guneak
adierazten du gidariak ezin direla
beren ibilgailu edo aberearekin
zona horretan sartu, bazterbidetik
zirkulatzeko betebeharra dutenak
izan ezik.
Seinaleak
ibilgailuetan
V-20.
Irteten diren zamek eraman
beharreko panela. Ibilgailuak daraman
zama atzealdetik irteten dela adierazten
du (bizikletak eramateko gailua).
V-22.
Txirrindulariak topa daitezkeela
adierazten duen seinalea. Txirrindulariak
hurbil zirkulatzen ari direla adierazten
du.
3.
Ibilgailuetan ipiniko diren seinaleen
forma, kolorea, diseinua, sinboloak,
neurriak, esanahia eta ipintzeko
era Ibilgailuen Araudi Orokorrean,
XI. eranskinean, ezarritakoaren
araberakoak izango dira.
|