|
Trafikoaren
Legearen 2001eko Erreforma
-19/2001 Legearen testua-
(2/5)
18.
artikulua. Autobideetan eta
autobietan zirkulatzea.
1. atalaren idazketa era honetan
burutu da:
"1.
Debekatuta dago autobideetan eta
autobietan abereek tiratutako ibilgailuak,
bizikletak, ziklomotorrak eta mugikortasun
murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak
gidatuz zirkulatzea. Hori horrela
izanik ere, bizikleta-gidariek autobideetako
bazterbideetatik zirkulatu ahal
izango dute, bide-segurtasunaren
arrazoiak direla-eta behar diren
seinaleen bidez debekatzen denean
izan ezik”.
19.
artikulua. Abiadura-mugak.
5. atalaren idazketa era honetan
burutu da:
"5.
Abiaduraren gutxieneko mugatik behera
ibili ahal izango dira garraio edo
ibilgailu bereziak direnak, edo
trafikoaren egoerak gutxieneko abiadura
zirkulazioan arriskurik sortu gabe
gainditzea ahalbidetzen ez duenean,
eta baita beste ibilgailu batzuei
babesa edo laguntza ematen zaienean
ere, araudiaren arabera ezartzen
diren baldintzetan”.
20.
artikulua. Distantziak eta
exijitu daitekeen abiadura.
Era honetan burutu da 2. atalaren
eta 3. ataleko lehenengo tartekiaren
idazketa:
"2.
Beste baten atzetik doan edozein
ibilgailutako gidariak tarte bat
utzi beharko du bi ibilgailuen artean,
ezustean balaztatu behar izanez
gero aurreko ibilgailuaren kontra
ez jotzeko, abiadura- eta itsaspen-
eta balaztatze-baldintzak bereziki
kontuan izanda. Hala eta guztiz
ere, bizikleta-gidariek taldeka
zirkulatu ahal izango dute, baina
guztiz adi egon beharko dute euren
artean arazorik ez sortzeko (testu
artikuludunaren 20.2. artikulua).
3.
Goiko atalean ezarritakoaz gainera,
beste baten atzetik doan eta aurreratzeko
asmoa adierazi ez duen edozein ibilgailu-gidarik
utzi beharreko tarteak bere atzetik
doanak bera segurtasunez aurreratu
ahal izateko modukoa izan behar
du, taldeka doazen txirrindulariak
salbuespen direla”.
|