|
Trafikoaren
Legearen 2001eko Erreforma
-19/2001 Legearen testua-
(3/5)
23.
artikulua. Gidariak, oinezkoak
eta abereak.
c) letra erantsi zaio 5.
atalari, eta idazketa era honetan
burutu da:
"c)
Bizikleta-gidariak taldeka ibiltzen
direnean, unitate mugikor bakartzat
hartuko dira, igarotzeko lehentasunari
dagokionez. Hirian zirkulatzean,
gaiari buruzko udal ordenantzek
ezarritakoa bete beharrekoa izango
da".
33.
artikulua. Aurreratzeko arau
orokorrak.
4. atala erantsi da, eta idazketa
era honetan burutu da:
"4.
Artikulu honen eraginetarako, ez
dira aurre-hartzetzat hartuko taldeka
doazen ziklisten artean egiten direnak".
34.
artikulua. Aurreratzea gauzatzea.
4. atala erantsi da, eta idazketa
era honetan burutu da:
"4.
Ziklo edo ziklomotor bat, edo multzo
bat, aurreratu nahi duten ibilgailu
automobiletako gidariek galtzadaren
kontrako erreiaren zati bat edo
errei osoa okupatu beharko dute,
betiere aurreratzea araudian aurreikusitako
moduan egiteko baldintzak daudenean.
Guztiz debekatuta dago aurreratzea
kontrako noranzkoan zirkulatzen
ari diren txirrindulariak arriskuan
jarri edo galaraziz gero”.
|