|
Trafikoaren
Legearen 2001eko Erreforma
-19/2001 Legearen testua-
(4/5)
37.
artikulua. Aurreratzeko egoera
bereziak.
Idazketa era honetan burutu da:
"Bidean, aurreratzea debekatuta
dagoen zati batean, martxaren noranzkoko
erreian galtzadaren zati bat edo
galtzada osoa hartzen duen ibilgailu
ibilgetu bat dagoenean, aurrea hartu
ahal izango zaio –ibilgetzea
trafikoaren beharrak hala eskatua
ez baldin bada–, nahiz eta
horretarako kontrako noranzkoko
galtzadaren zatia hartu behar izan,
eta maniobra arriskurik gabe egin
daitekeela egiaztatu ondoren. Baldintza
berak izanda, aurrea hartu ahal
izango zaie bizikleta-gidariei".
42.
artikulua. Argiak nahitaez
erabiltzea.
3. atalaren idazketa era honetan
burutu da:
"3.
Bizikletek, gainera, Ibilgailuen
Araudi Orokorrean zehazturik dauden
elementu islatzaile guztiak izan
beharko dituzte, behar bezala homologatuta.
Argiak nahitaez erabili behar direnean,
bizikleta-gidariek argiak piztuta
izateaz gain, jantzi islatzaileren
bat eraman beharko dute jantzita,
hiriarteko bide batean zirkulatzen
ari direnean”.
45.
artikulua. Ateak.
Idazketa era honetan burutu da:
"Debekatuta dago ibilgailuko
ateak irekita eramatea, ibilgailua
guztiz ibilgetuta egon baino lehen
irekitzea, edo aldez aurretik arriskurik
ez dagoela edo beste erabiltzaileak
galarazten ez direla egiaztatu gabe
ateak irekitzea edo ibilgailutik
ateratzea, bereziki inguruan bizikleta-gidariak
badaude.”
|