Trafikoaren
Legearen 2001eko Erreforma
-19/2001 Legearen testua- (1/5)
Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako
Errege Dekretua, trafikoari, motorreko
ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari
buruzko Legea onartzen duena (BOE,
63 zk, martxoaren 14koa). Laburpena.
Ohar argigarria:
Behean zerrendatutako artikuluak
bizikletaren zirkulazioa arautzen
dutenak dira.
15.
artikulua. Bazterbidea erabiltzea.
Atalaren idazketa era honetan burutu
da:
"1.
Abereek tiratutako ibilgailuak,
gehienezko masa baimendua araudiaren
arabera zehazten dena gainditzen
ez duten ibilgailu bereziak, zikloak,
ziklomotorrak, mugikortasun murriztua
duten pertsonentzako ibilgailuak
edo ziklisten atzetik doazen ibilgailuak
eramaten dituzten gidariek, ibilgailu
horiek bereziki ibiltzeko biderik
edo bide-zatirik egon ezean, beren
eskuineko bazterbidetik zirkulatu
beharko dute, baldin eta hori zirkulatzeko
modukoa eta nahikoa bada; hala ez
bada, galtzadaren ezinbesteko alderdia
erabiliko dute. Era berean, beren
eskuineko bazterbidetik edo, atal
honetan zehazten diren egoeretan,
galtzadaren ezinbesteko alderditik
zirkulatu beharko dute motozikletek,
turismoek eta gehienezko pisu baimendua
araudiaren arabera zehazten dena
gainditzen ez duten kamioiek, larritasun-arrazoiengatik
abiadura arrunta baino askoz ere
txikiagoan doazenean eta, era horretan,
zirkulazioan eragozpen handiak sortzen
dituztenean. Hala eta guztiz ere,
bizikleta-gidariek gainditu ahal
izango dute ibilgailu horientzat
araudiaren arabera ezarritako gehienezko
abiadura, bidearen egoerak abiadura
handiagoa hartzea gomendatzen duen
zatietan, eta galtzadaren eskuinaldea
ere hartu ahal izango dute, ahal
duten neurrian, batez ere bihurguneak
dituzten aldapa luzeetan behera”.
|