| Komenigarria
izaten da erantzukizun zibileko
aseguru bat kontratatzea, hirugarrenak
estaltzen dituena eta, horrez gain,
defentsa juridikoa eskaintzen duena.
Edozein aseguru-konpainiak eskain
ditzake aseguru mota hori eta era
horretan, zalantzarik gabe, seguruago
ibiliko zarete. KALAPIE Hiriko Ziklisten
elkarteak erantzukizun zibileko
aseguru kolektibo bat eskaini nahi
du aurki.
Aseguru horren bidez, bizikletaz
ibiltzean soilik hirugarrenen aurrean
izan ditzakegun erantzukizunak estaliko
ditu. Ez du estaliko geure buruari
egiten dioguna. Ezbehar bakoitzeko
60.000 euro arte estal dezake, eta
urtean, gehienez, 15.000 euro, ezbehar
bakoitzeko 150 euroko frankizia
izanda.
Azkenik, etxebizitzaren arrisku
anitzeko aseguru bat edo beste aseguru
mota bat dutenek egiaztatu beharko
dute beren aseguru horren bidez
erantzukizun zibila estalita daukaten.
|