Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Albisteak


GIPUZKOA  

VELO-CITY GLOBAL 2010 KONFERENTZIAK MUNDU OSOKO ADITUAK BILDUKO DITU DATORREN EKAINEAN KOPENHAGEN

Velo-city Global 2010 biltzarrean mundu osoko bizikletan adituak eta profesionalak elkartuko dira lehen aldiz. Danimarkako hiriburuan, Kopenhagen, burutuko da datorren ekainaren 22tik 25era. Antolatzailea Europako Ziklisten Federazioa da.

Argazkia: Velo-City.
Argazkia: Velo-City.
Velo-City Global konferentzian bizikletaren potentzialaz mintzatuko dira adituak. Bizikleta bidezko mugikortasunak zer nolako ekarpenak egiten ahal dituen hainbat afera konpontzen laguntzeko aztertuko dute: trafikoaren gehiegikeria, obesitatea eta aldaketa klimatikoa.
Europako Ziklisten Federazioak (European Cyclists’ Federation) 30 urte daramatza bizikletaren inguruko biltzarrak eta konferentziak antolatzen. baina oraingoan deialdia mundu osora zabaldu da.

Konferentzia Kopenhagen burutuko da, Mundu osorako inspirazio iturri eta ispilu den hiria txirrindularitzari dagokionean.


www.velo-city2010.com
itzuli

 
Entra en el visualizador
  Ingurumen Zuzendaritza Nagusia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net