2010eko uztailaren 1, 2, 3 eta 4an "lehen masa kritiko unibertsala" egingo da Parisen. Antolatzaileek hala izendatu dute mundu osoko ziklistak biltzea helburu duen ekimen hau. Lau egunetan zehar, "bizikletan bizitzearen zoriontasuna eta libre zirkulatzearen plazera" aldarrikatuko dute.
 |
| Irudia: velorutionuniverselle.org |
 |
| Pariseko kaleak ziklistenak izango dira. |
Masa kritikoa 1992an Chicagon (AEB) sortu zen mugimendua da. Mario Cipollini metara iristea kostatzen zaiona baino azkarrago zabaldu zen mundu osotik. Europako hiriburuetan eta tamaina ertaineko hirietan duela urte dezente antolatzen dira masa kritikoak. Berez, eta laburki azalduta, masa kritikoa ekintza bat da, helburu duena ziklistek kaleak bere egitea, aldarrikatzea. Horretarako, ziklista talde handiak (zenbat eta handien hobe) biltzen dira elkarrekin kaleetatik zirkulatzeko. Parte hartzaileen kopuruari esker, normalean ahula den hori indartsu bihurtzen da ibilgailu motordunen aurrean. Azalpen azkar honek bide ematen digu Pariseko deialdiaz mintzatzeko. Esan bezala, uztailaren 1, 2, 3 eta 4an burutuko da eta helburu nagusia mundu osoko ziklistak festa giroan biltzea da. Honatx antolatzaileek prestatu duten lau egun hauetarako menua (informazio osoa haien webgunean aurkituko duzue):
Uztailak 1, osteguna // Hasierako hotza
- Parte hartzaileei harrera.
- Gaueko Masa Kritikoa argiekin: atera argiak eta distira egiten duen edozein gauza.
Uztailak 2, ostirala // Hasierako beroa
- Eguzki hartzea. Jokoak: Alleycat…Bizi tailerra.
- Kontzertua/proiekzioa/eztabaida.
Uztailak 3, larunbarta // Plater nagusia
- Piknik kolektibo handia irteera puntuan.
- Masa Kritiko Handia: ˇˇˇParis geurea da!!!
Uztailak 4, igandea // Postrea
- Frantzes gosaria 12:00etan (gutxi gora behera).
- Pasio lasaia eta arratsaldean ur bazterrean atsedena.
- Hitzaldiak: bizikleta ikuspuntu guztietatik.
|