Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Albisteak


GIPUZKOA  

HORRELA ERABILTZEN DITUGU GURE BIDEGORRIAK: ZIZURKIL-ASTEASU

Gipuzkoako Bide Ziklisten Behatokiak, 2009ko azaroan eta abenduan asfalto gorrian bertan 430 erabiltzaileri inkesta bat egin zien bidegorriei ematen diegun erabilera jakiteko asmoz. Aztertutako bidegorriak Astigarraga-Martutene (Donostia), Tolosa-Alegia, Azpeitia-Azkoitia, Legazpi-Zumarraga eta Zizurkil-Asteasu izan ziren. Azken honen emaitzak ikusiko ditugu orain.

Zizurkil-Asteasu bidegorria nola eta zergatik erabiltzen dugun jakiteko hiru galdera egin zitzaien erabiltzaileei: Zein da zure arrazoi nagusia bidegorri hau erabiltzeko?, zenbateko maiztasunaz erabiltzen duzu?, bidegorririk ez balego, nola egingo zenuke bidea?


ONDORIOAK

  • Egunero bide hau erabiltzen duten 50 ziklisten %61ak lanera joateko erabiltzen du eta gainontzeko %39ak, aisialdirako edo ariketa fisikoa egiteko. Industrialde zenbaitekin paraleloan egiten du aurrera, eta horrek azalduko luke lanera joateko erabiltzen dutenen kopuru altua.
  • Oinezkoen % 100ak berriz, paseatzeko edo ariketa fisikoa egiteko erabiltzen du.
  • Lanera joateko bide hau erabiltzen duten txirrindularien %83ak autoa erabiltzeari uzten dio bizikletan mugitzen denean eta %17ak garraio publikoa.
  • Erabiltzaileen (oinezkoak eta ziklistak) %94ak gutxienez astean behin erabiltzen du bide hau eta %64ak astean hiru egunetik gora.

 

BIDEA

Lau kilometroko luzera duen bide hau eguneko 225 pertsonek erabiltzen dute bataz beste. Zizurkilen, oso gertu dagoen Billabonako tren geltokiarekin lotura egiteke dago. Honek intermodalitatea lagunduko luke.




itzuli

 
Entra en el visualizador
  Ingurumen Zuzendaritza Nagusia | lege oharra   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net