| BIZIKLETAK APARKATZEKO TOKI BERRIA HONDARRIBIAN |
Hondarribiko Udalak bizikletak-aparkatzeko toki berri bat kokatu du Damarri kalean, Santa Maria ateaurrea igotzen hasi aurretik eskuinean. Helburua, bizikleten erabilpena ahalik eta gehien sustatzea da.
 |
| Argazkia: Hondarribiko udala. |
Egunotan jarritako aparkaleku berri honekin Hondarribiko hamaika gune desberdinetan daude orain aparkalekuak: - Minasoroetan (Prebentzio Komunitarioaren lokal ondoan) - Bikario Plazan (Elizaren ondoan) - Foru Kalean (Hondartza kiroldegiaren aurrean) - San Pedro kalean (iturriaren ondoan) - Jaizkibel Etorbidean (Saindua Gaztelekuan) - Amuteko kirol gunean - Biteri kalean (Jostaldi pilotalekuan) - Itsasargi kalean (Ama Guadalupekoa ikastetxearen ondoan) - Europa Ibilbidean, hondartza inguruan.
Bidegorri tarte berriak Honekin lotuta, gogoratu datozen hilabeteetan hiru bidegorri zati berri egingo direla hirian, erakunde desberdinek parte hartzen duten Circouldouce programari esker. Lehena, San Juan de Dios eta Eskabetxeko biribilgunean lotuko dituena, 180 metrotako luzerarekin. Bigarren zatiak San Juan de Dios eta Txiplauko biribilguneak elkartuko ditu 523 metroko bidegorri batekin, eta azkenak, Erribehera (Alameda aurrean) eta Harresilanda batuko ditu, 154 metroko luzerarekin.
Gogoratu behar da ere Arraun Elkartearen ondoan dagoen kaian bidegorri bat eraiki dela Puntalekoarekin lotzeko, eta Aireportuko karretera zabaltzen denean Irunekin elkartuko gaituen beste bat eraikiko dela.
Testua: Hondarribiko udala (www.hondarribia.org)
|
|
|
|