| •
Errespeta itzazu oinezkoak. Gogora
ezazu eurek dutela lehentasuna eta,
beraz, moteldu abiadura eta ez gidatu
era zakarrean, inor ez ikaratzeko.
•
Eskulekuari esku batez gutxienez
heldu behar diozu; ez askatu heldulekua,
arriskutsua izan liteke eta.
•
Bizikletaz ibiltzen zarenean ez
erabili entzungailurik, entzumena
funtsezko zentzumena baita adi gidatzeko
eta, gainera, legediak debekatuta
dago entzungailuak eramatea.
•
Errepidean ibiltzen bazara, errespetatu
zirkulazioaren arauak; saia zaitez
zure erreiaren erditik ibiltzen
eta manten itzazu distantziak. Ez
ibili autoei helduta.
•
Garraio publikoak eta bizikletak
bikote egokia osatzen dute. Egin
behar duzun ibilbidea gehiegizkoa
baldin bada, edo trafikoak eragozpenak
sortzen badizkizu, saia zaitez hainbat
garraio publiko eta bizikleta tartekatzen.
•
Ziur ibili. Onena hirugarrenak barnean
hartzen dituen eta istripua izanez
gero defentsa juridikoa eskaintzen
dizun erantzukizun zibileko asegurua
kontratatzea da.
•
Kaskoa. Kaskoak ez du eragotziko
istripua izaterik, baina bai lesio
larriak gertatzea. Haurrak eramaten
badituzu, ez izan zalantzarik eta
jarri iezaiezu kaskoa.
•
Istripua.
Istripuan zauritutakoa baldin
bazara, egon lasai eta ez mugitu
anbulantzia edo mediku bat iritsi
arte. Beste pertsona bat baldin
bada zauritua, ez ezazu mugitu eta
eska ezazu laguntza.
|