Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Gomendioak


Aholkuak ziklistentzat (1/2)

Aukera ezazu ibilbide ziurra. Ibilbide ziurrenak hauta itzazu, hala nola, bizikleta-errei edo bidegorriak, trafiko gutxi duten kaleak, eta abar.

Utz ezazu zentzuzko distantzia espaloiraino eta aparkatuta dauden autoetaraino. Saia zaitez bizikleta-erreiak erabiltzen eta errespeta itzazu seinaleak. Eskuineko erreia ziurragoa izaten da. Bestalde, gomendagarria da zure eta gainerako ibilgailuen artean zentzuzko distantzia uztea.

Adieraz ezazu egin nahi duzun edozein maniobra; egin ezazu mugimendu hori astiro eta ziurtatu ikusiko zaituztela.

Ideia ona da oinezkoentzako pasabideak erabiltzea noranzkoa aldatzeko.

Saia zaitez une oro ikusgarri egoten. Funtsezkoa da besteek zu ikustea, segurtasunez zirkulatzeko eta edozein istripu saihesteko. Gauez erabil itzazu argi egokiak eta jantzi islatzaileak, zure kokalekua adierazteko. Erabili txirrina, beharrezkoa dela uste baduzu.

Ez ibili ikusezina zaren angeluetan, gidariaren ikusangelutik kanpo, alegia.

Hartu iezaiozu aurre, une oro, gerta daitekeenari.

Kontuan hartu zer bizikleta mota erabili behar duzun, ibiltzeko aukeratu duzun lekuaren arabera (mendiko bizikleta, hiriko bizikleta hibridoa, lasterketa-bizikleta, eta abar).

Manten ezazu bizikleta beti prest. Garrantzitsua da bizikleta egoera onean egotea (galgak, gurpilak, kableak, heldulekuak, eta abar); era horretan, gure segurtasuna bermatuko dugu, lesioak saihestuko ditugu eta errendimendua optimizatuko dugu.
Irudia: Bizikleta beti prest
1 2 >>
 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
  Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net