Contacto | mapa de sitio | ayuda | accesibilidad eu | es
 
 
 
 
 




Gomendioak


Zirkulatzeko gomendioak (2/4)

3. ESKUINEKO BIRA EMATEAN, SEMAFOROA DAGOELA.

zirkulatzeko gomendioaren irudi txikia, eskuineko bira ematean, semaforoa dagoela Semaforoa gorriz dagoela, ziklista bat, eskuin-eskuinean, eta automobil bat daude geldirik paraleloan. Semaforoa berde jartzen denean, ziklista eta automobila abiatzen dira, ziklista aurrerantz jarraitzeko eta autoa eskuinerantz bira emateko. Elkarren kontra jo dute.
Ikus azalpena flash animazioan (8 KB.)



Zer egin...
Bizikleta: Ez gelditu inoiz automobilaren ikusangelu hilean, atzerago baizik, edo eskuinean baina zertxobait atzerago. Era horretan ez zara angelu hilean egongo, eta gidaria abiatzen denean, duen bira-erradioagatik, ez zaitu harrapatuko. Nahitaezkoa bada ere, gidariek ez dute beti adierazten bira eman behar dutela.

Kotxea: Bira eman behar duzunean, arau honi jarraitu: begiratu, ohartarazi eta, egokia bada, egin maniobra. Kontuan har ezazu bizikletak eta ziklomotorrak zure eskuinean geldirik egon daitezkeela eta bira ematean jo ditzakezula.


4. AURRERATZEA ETA ESKUINERANTZ BIRATZEA.

zirkulatzeko gomendioaren irudi txikia, aurreratzea eta eskuinerantz biratzea Automobil batek bere eskuinetik doan ziklista bat aurreratu du. Ondoren, ziklistaren aurretik bira eman du eta biek elkarren kontra jo dute, gidariak gaizki kalkulatu duelako ziklistaren abiadura.


Ikus azalpena flash animazioan (8 KB.)


Zer egin...
Bizikleta: Talka hori saihestea guztiz zaila da, ziklistak azken unera arte ez baitu ikusten ibilgailuak bira emateko asmoa duela, eta ez du balaztatzeko edo saihesteko astirik. Aholku bakarra da atzerako ispilutik maiz begiratu behar dela, edo burua biratu, bidegurutze batera iritsi baino lehen atzealdean zer gertatzen den ikusteko.

Kotxea: Saia zaitez ziklistaren benetako abiadura kontuan hartzen –kontuz! batzuetan oso zaila izaten baita ibilgailu horien abiadura ondo kalkulatzea–, eta ohartarazi beti zure maniobrez. Gogora ezazu beste ibilgailu baten aurretik bira ematen duzunean, ez diozula bidea oztopatu behar.



<< 1 2 3 4 >>
&nbsp;
&nbsp;
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
&nbsp; Diputación Foral de Gipuzkoa | aviso legal   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net